Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Diputatuen kontseiluak 2023ko martxoaren 14ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2023ko martxoaren 14ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2023/03/14
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregiaren aurrealdea

GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA

  • Kontratazio espediente hau onestea: Gipuzkoako Foru Aldundiaren ondareari eragindako galera edo kalte materialen estalduraren asegurua.
  • Kontuan hartzea "Herritarren Batzarra: Landa ingurunea eta klima" partaidetza prozesuaren dokumentua.

INGURUMENEKO ETA OBRA HIDRAULIKOETAKO DEPARTAMENTUA

  • Lankidetza hitzarmen hau onestea: Andoaingo Udalarekin sinatu beharrekoa, Andoaingo Ziako errekastoaren saneamendu Proiektuko obrak gauzatzeko.
  • Dirulaguntza honen oinarri arautzaileak eta 2023ko deialdia onestea: Gipuzkoan plastikoaren ekonomia zirkularreko berrikuntza-poloa garatzekoak.

EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza bat ematea zuzenean Vicomtech Ikus Interakzioko eta Komunikazioetako Teknologien Zentro Fundazioari Eskuzaitzetan egoitza berri bat eraikitzeko beharrezkoak diren instalazio teknikoak eraiki, egokitu eta hasierako ekipamendua erosteko inbertsioak finantzatzeko.
  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2023ko deialdia onestea: Gipuzkoako Lurralde Historikoko landa garapeneko proiektuetarako.
  • Baimena ematea Mubil Fundazioari «Mubil Mobility Awards» sariak emateko; eta onestea sari horiei dagozkien oinarri arautzaileak.

MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Herri jabaritik desatxikitzea eta besterengarritzat jotzea Pasaian N-I errepidearen saihesbidea egiteko Proiektuaren partzelarioko 74 zk-ko partzela.
  • Behin betiko onestea Asteasuko Plangintzako Arau Subsidiarioen Aldaketa Puntuala Julian Lizardi, Kojuene eta Karabelaberriko eraikinen kalifikazioa aldatzeko.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • 2023. urterako Zergen Egiaztapenerako Planaren irizpide orokorren berri ematea.
  • Zerga zehapenak barkatzeko hainbat eskaera ebaztea.
  • Kreditu gehigarriak onestea, konpromiso kredituak sortzea eta ordainketa kredituen transferentzia Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuan.
  • Ordainketa Kredituen transferentzia eta konpromiso kredituen transferentzia egitea Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuan.
  • Ordainketa kredituen transferentzia egitea eta konpromiso kredituak sortzea Bide Azpiegituretako Departamentuan.
  • Konpromiso kredituak sortzea Gizarte Politiketako Departamentuan.
  • Ordainketa kredituaren transferentziak egitea eta konpromiso kreditua sortzea Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuan.

BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak aldatzea eta 2023ko deialdia onestea: udalerri txikiei eta toki erakunde txikiei Gipuzkoako Foru Aldundiko errepide sareko bide segurtasuna hobetzeko jarduketetarakoak.
  • Aurrekontu eguneratua eta kontratazio espediente hau onestea: Beasainen N-I errepideko 419,550 eta 419,855 KPen artean pantaila akustikoak jartzeko proiektua. Aurrekontu eguneratua.
  • Aurrekontu eguneratua eta kontratazio espediente hau onestea: Ataunen GI-3151 errepideko 1,370 - 1,470 eta 2,270 - 2,350 KPen artean, lerradurak izandako ezpondak egonkortzeko proiektu berrikusia. Aurrekontu eguneratua.

GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza hauen 2023ko deialdia onestea: Gipuzkoako Lurralde Historikoan gizarte zerbitzuen eremuan diharduten irabazi asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitateei zuzendutakoak.
  • Obra proiektu hau eta dagokion kontratazio espedientea onestea: Azkoitiko San Jose egoitza zentroa eraberritzeko eta handitzeko lanak gauzatzeko.
  

1505