Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Diputatuen kontseiluak 2023ko martxoaren 21eko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2023ko martxoaren 21eko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2023/03/21
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregiaren aurrealdea

DIPUTATU NAGUSIA

  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2023ko deialdia onestea: Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendaritza Nagusiak kudeatzen dituen programen kontura ematekoak.

GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA

  • IZFE, SAk Ogasuneko eta Funtzio Publikoko Ministerioari egin beharreko eskaerari buruzko txostena ematea, langileak denbora mugagaberako kontratatzeko beharrezkoa den berariazko ordezpen tasa baimentzeko.
  • Kontsulta, kexa eta iradokizunen 2022ko memoria aurkeztea.
  • Hiru instalazioetako erdi mailako teknikari praktiketako funtzionario izendatzea.
  • Bi ingeniari tekniko topografo praktiketako funtzionario izendatzea.
  • Ogasuneko erdi mailako teknikari bat karrerako funtzionario izendatzea.
  • IZFE SAk bete beharreko ondorengo mandatua onestea: Gobernantza Departamentuko "Administrazio Elektronikoa" izeneko proiektuarena.
  • IZFE, SAk bete beharreko ondorengo mandatua onestea: "Gobernantza Departamentuko aplikazioen eta sistemen mantentze orokorra" izeneko proiektuarena.
  • IZFE, SAk bete beharreko ondorengo mandatua onestea: "Funtzio Publikoko Zerbitzua" izeneko proiektuarena.

INGURUMENEKO ETA OBRA HIDRAULIKOETAKO DEPARTAMENTUA

  • Lankidetza hitzarmen hau onestea: Uliazpi Fundazioarekin sinatu beharrekoa, Zubietako erdiguneko bi etxeetan aerotermia instalatzeko eta barne-banaketarako sistema aldatzeko obrak finantzatzeko eta gauzatzeko.
  • Baimena ematea Gipuzkoako Aldaketa Klimatikoaren Fundazioa/Fundación de Cambio Climático de Gipuzkoa erakundeari Klima Bai! Unibertsitate edizioa sariak emateko eta onestea sari horiei dagozkien oinarri arautzaileak.

MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Aurkeztutako alegazioak ebatzi eta proiektu hau onestea: Bidasoa Behea eta Oarsoaldea eskualdeetan eta Donostiarekin dituen loturetan erabilera orokorreko bidaiarien hiriarteko garraio-zerbitzu publiko erregularraren emakida ezartzeko.
  • Euskal Trenbide Sarea – Red Ferroviaria Vasca zuzenbide pribatuko erakunde publikoaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko lankidetza hitzarmena onartzea, Zestoan Urolako trenbidea bizikletentzako eta oinezkoentzako bide gisa egokitzeko, Arroako eta Iraetako tunelak barne.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • Konpromiso kredituen sorrera Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuan.
  • Konpromiso kredituen sorrera Bide Azpiegituretako Departamentuan.
  • Ordainketa kredituen transferentzia egitea eta konpromiso kreditua sortzea Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuan.
  • Abaltzisketa Logika SLrekin errenta-kanpainako informazio, laguntza eta telefono-arreta zerbitzua emateko kontratuaren lagapena baimentzea.

BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA

  • BIDEGI, SAk Ogasuneko eta Funtzio Publikoko Ministerioari egin beharreko eskaerari buruzko txostena ematea, langileak denbora mugagaberako kontratatzeko beharrezkoa den berariazko ordezpen tasa baimentzeko.
  • Legazpiko udalerriari eskualdatzea GI-2630 errepidearen 0,275 KPan hasi eta Deskargako tunelaren ekialdeko ahoaren inguruan amaitzen den bidea.
  • Irungo udalerriari eskualdatzea GI-3452 errepidearen hasierako zatia, Letxunborro etorbideko biribilgunetik Arretxe-Ugaldeko biribilguneraino, eta Errepideen Katalogoa aldatzea.
  • Urretxuko Udalarekin sinatu beharreko hitzarmena onestea: "Urretxuko udal-mugarteko Pagoeta auzoan luiziak konpondu eta egonkortzeko eraikuntza proiektua" gauzatzeko eta GI-3771 errepidearen titulartasuna eskualdatzeko.
  • Proiektu hau onestea: Andoainen N-I errepideko 444,793 KPan dagoen zubiaren egitura birgaitzeko proiektua. Aurrekontu eguneratua (1-OF-2/2021-PA).
  • Kontratazio espediente hau onestea: Andoainen N-I errepideko 444,793 KPan dagoen zubiaren egitura birgaitzeko proiektuko lanak. Aurrekontu eguneratua.

GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Obra proiektu hau eta dagokion kontratazio espedientea onestea: Gipuzkoan indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei larrialdiko harrera-zerbitzua emateko lokala egokitzeko exekuzio-proiektuko obrak.
  • Gaixotasun mental kronikoaren ondorioz zailtasun sozial larriak dituzten pertsona eta familiei, gizarte-bazterketan dauden edo egoteko arriskuan dauden pertsonei, babesik gabe dauden adingabeei eta mendekotasuna duten adinekoei zerbitzuak emateko kontratu-programa ereduak onestea.

KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA

  • Beka honen oinarri arautzaileak eta 2023ko deialdia onestea: jatorrizko lana sortzeko artistei zuzendutako «Raúl Guerra Garrido» beka.
  

1122