Diputatuen kontseiluak 2023ko uztailaren 18ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2023ko uztailaren 18ko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2023/07/18
ZAINKETETAKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
- 24/2023 Foru Dekretua, Arreta Goiztiarreko Zerbitzu Publikoaren prestazioa arautzen duena.
- Zerbitzuaren kontratazio espediente hau onestea: Zainketetako eta Gizarte Politiketako Departamentuari laguntza teknikoa emateko Gipuzkoako Gizarte Zerbitzuen Behatokia kudeatzeko.
- Zerbitzu kontratu hau aldatzea: desgaitasun balorazioak egiteko eta mendetasun balorazioa eskatzen duten pertsonei buruzko informazioa lortzeko behar diren irizpen mediko eta psikologikoak egiteko laguntza teknikoa.
- AGIFES, Alkarturik Gipuzkoako famili eta buru osasun arazoak dituzten pertsonak entitatearekin sinatutako kontratu-programa suntsiaraztea eta kontratu-programa berria onestea, adimeneko gaixotasun kronikoak eraginda eragozpen handiak dituzten pertsonei zerbitzuak eskaintzeko.
- José Matía Calvo Fundazioarekin sinatutako kontratu-programa suntsiaraztea eta kontratu-programa berria onestea, mendekotasun-egoerek eragindako beharrizanei aurrea hartu eta erantzuteko zerbitzuak emateko.
GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA
- 25/2023 Foru Dekretua Administrazioaren Berrikuntzako zuzendari nagusiaren kargu-uztea xedatzekoa.
- 26/2023 Foru Dekretua Administrazioaren Berrikuntzako zuzendari nagusia izendatzekoa.
MUGIKORTASUNEKO, TURISMOKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
- Berraztertzeko errekurtso hau ebaztea: Bidasoa Behea eta Oarsoaldea eskualdeetan eta Donostiarekin dituen loturetan erabilera orokorreko bidaiarien hiriarteko garraio-zerbitzu publiko erregularraren emakida proiektua onesteko 2023ko martxoaren 21ean hartutako erabakiaren aurka jarritakoa.
- 27/2023 Foru Dekretua, Mugikortasuneko eta Garraio Publikoko zuzendari nagusiaren kargu-uztea xedatzekoa.
- 28/2023 Foru Dekretua, Mugikortasuneko eta Garraio Publikoko zuzendari nagusia izendatzekoa.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Ordainketa kredituen transferentzia egitea eta konpromiso kredituak sortzea Diputatu Nagusiaren Alorrean.
- Formalizatu den finantzaketa eragiketa baten berri ematea.
LURRALDE OREKA BERDEKO DEPARTAMENTUA
- 29/2023 Foru Dekretua, Mendietako eta Natura Inguruneko zuzendari nagusiaren kargu-uztea xedatzekoa.
- 30/2023 Foru Dekretua Nekazaritzako eta Lurralde Orekako zuzendari nagusia izendatzekoa.
1785