Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Diputatuen kontseiluak 2023ko uztailaren 26ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2023ko uztailaren 26ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2023/07/26
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregiaren aurrealdea

JASANGARRITASUN DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2023ko deialdia onestea: Gipuzkoako Lurralde Historikoan energia-komunitateak sortzeko eta beraiek egindako inbertsioak sustatzeko.
  • Onestea lan hauek egiteko Proiektua eta dagokion kontratazio espedientea: Soraluzen, Getarian eta Leaburun autokontsumo kolektiborako eguzki-instalazio fotovoltaikoak egiteko, eta instalazio horiei lotutako energia-komunitateak eratzeko eta kudeatzeko.
  • Onestea lan hauek egiteko Proiektua eta dagokion kontratazio espedientea: Ordiziako Suhiltzaile Etxearen birgaitze energetikorako.
  • Jasangarritasun Departamentuko foru diputatuari ahalmena ematea Donostiako Añorga auzoko Donostia-Lasarte-Oria bidegorriaren 7+100 kp-ko mendi-hegal bat egonkortzeko eraikuntza-proiektuaren obra (2023016CO110) behar bezala gauzatzeko beharrezkoak diren egintza, erabaki eta ebazpenak esleitu, formalizatu eta egokitzeko.
  • Ahalmena ematea Jasangarritasun Departamentuko foru diputatuari, Eibar-Elgoibar bizikleta-oinezkoen bidea argiztatzeko proiektuko obra egiteko kontratua formalizatzeko eta behar bezala gauzatzeko behar diren egintza, erabaki eta ebazpen guztiak hartzeko.
  • 31/2023 Foru Dekretua, uztailaren 26koa, Ingurumen Administrazioko zuzendari nagusia izendatzekoa.
  • 32/2023 Foru Dekretua, uztailaren 26koa, Obra Hidraulikoetako zuzendari nagusiaren kargu-uztea xedatzekoa.
  • 33/2023 Foru Dekretua, uztailaren 26koa, Obra Hidraulikoetako zuzendari nagusia izendatzekoa.

ZAINKETETAKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Kontratazio espediente hau onestea: harrera familia espezializatuen informazio-, atzemate-, hautaketa- eta prestakuntza-proposamenak egiteko eta babesgabetasun egoeran dauden adingabeen familia harrera espezializatuen jarraipen teknikoa egiteko laguntza teknikoko zerbitzua.
  • Aldatzea honako kontratu administratibo hau: Zumaian (Otezuri) gerontologia zentro baten proiektua egin, eraiki, hirigintza lan osagarriak egin, ekipamendua jarri, ustiatu eta mantentzeko herri lanen emakida.

GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA

  • Kiroletako erdi mailako teknikari bat praktiketako funtzionario izendatzea.
  • Gipuzkoako Foru Aldundiko behin-behineko langileei gordetako lanpostu zerrenda aldatzea.
  • 34/2023 Foru Dekretua, uztailaren 26koa, Araubide Juridikokoko zuzendari nagusiaren kargu-uztea xedatzekoa.
  • 35/2023 Foru Dekretua, uztailaren 26koa, Araubide Juridikoko zuzendari nagusia izendatzekoa.
  • 36/2023 Foru Dekretua, uztailaren 26koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusia izendatzekoa.

MUGIKORTASUNEKO, TURISMOKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Behin betiko onestea Berastegiko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren Hirugarren Aldaketa Puntuala, bizitegi eraikinak dituzten lurzoru urbanizaezineko lurzatietan eranskinak ezartzeari buruzkoa.
  • Onestea hiru finken titulartasunaren doako lagapena, Zumaiako Udalak egindakoa, gerontologia-zentro gisa erabiltzeko.
  • Besterengarritzat jotzea eta salerosketa bidez eskualdatzea Donostiako Errege Katolikoen kaleko 16. zenbakia 4. Eskuinean dagoen etxebizitza.
  • Dirulaguntza bat ematea zuzenean Eibarko Udalari komun autogarbigarria instalatzeko proiektua gauzatu eta finantzatzeko.
  • Dirulaguntza bat ematea zuzenean Elgoibarko Udalari komun autogarbigarria erosteko.
  • Kontratazio espediente honen 1. eta 2. sortak hutsik deklaratzea: sexu-indarkeriaren biktimentzako 24 orduko arreta osoko zentro gisa erabiltzeko hirugarren sektoreko erabilerarako hiru lokal erosteko.
  • Kontratazio espediente hau onestea: sexu-indarkeriaren biktimentzako 24 orduko arreta osoko zentro gisa erabiltzeko hirugarren sektoreko erabilerarako bi lokal erosteko.
  • 37/2023 Foru Dekretua, uztailaren 26koa, Turismoko zuzendari nagusiaren kargu-uztea xedatzekoa.
  • 38/2023 Foru Dekretua, uztailaren 26koa, Turismoko zuzendari nagusia izendatzekoa.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • Foru Arauaren Proiektua, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren 2022ko Kontu Orokorra onartzen duena.
  • 39/2023 Foru Dekretua, uztailaren 26koa, Zerga betebehar formal jakin batzuk garatzen dituen Erregelamendua, abenduaren 17ko 47/2013 Foru Dekretuaren bidez onetsia, aldatzekoa.
  • 40/2023 Foru Dekretua, uztailaren 26koa, interes orokorreko xedeen esparruan lehentasunezko mezenasgo jarduerak 2023. urterako ezartzen dituena.
  • 3/2023 Foru Dekretu Arauemailea, uztailaren 26koa Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzkoa.
  • 4/2023 Foru Dekretu Arauemailea, uztailaren 26koa, Zerga Bereziena.
  • 5/2023 Foru Dekretu Arauemailea, uztailaren 26koa, Transakzio Finantzarioen gaineko Zergarena.
  • 6/2023 Foru Dekretu Arauemailea, uztailaren 26koa, zenbait zerbitzu digitalen gaineko Zergari buruzkoa.
  • 7/2023 Foru Dekretu Arauemailea, uztailaren 26koa, kreditu entitateetako gordailuen gaineko Zergari buruzkoa.
  • 8/2023 Foru Dekretu Arauemailea, uztailaren 26koa, energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko Zergari buruzkoa.
  • 9/2023 Foru Dekretu Arauemailea, uztailaren 26koa, energia nukleoelektrikoaren ekoizpenetik deribatutako erregai nuklear agortua eta hondakin erradioaktiboak sortzearen gaineko Zergari buruzkoa.
  • 10/2023 Foru Dekretu Arauemailea, uztailaren 26koa, erregai nuklear agortua eta hondakin erradioaktiboak instalazio zentralizatuetan biltegiratzearen gaineko Zergari buruzkoa.
  • 11/2023 Foru Dekretu Arauemailea, uztailaren 26koa, gasaren, petrolioaren eta kondentsatuen erauzketa balioaren gaineko Zergari buruzkoa.
  • 12/2023 Foru Dekretu Arauemailea, uztailaren 26koa, berotegi efektuko gas fluordunen gaineko Zergari buruzkoa.
  • 13/2023 Foru Dekretu Arauemailea, uztailaren 26koa, joko jardueren gaineko Zergari buruzkoa.
  • Ordainketa kredituen transferentziak egitea eta konpromiso kredituak sortzea Diputatu Nagusiaren Alorrean.
  • Ordainketa kredituen transferentzia egitea eta  konpromiso kredituak sortzea Diputatu Nagusiaren Alorrean.
  • Ordainketa kredituaren transferentzia eta konpromiso kredituaren transferentzia egitea Jasangarritasun Departamentuaren eta Gobernantza Departamentuaren artean.
  • Konpromiso kredituen transferentzia egitea Bide Azpiegituretako Departamentuan.
  • Berri ematea: Aldundiko departamentuek eta foru sektore publikoko entitateek aurkeztutako aurrekontu proposamenak 2024ko ekitaldiko emaitzetara bideratutako aurrekontua prestatzeko.

BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA

  • Prezioen salbuespenezko berrikuspena eskaera ebaztea: Oñatiko GI-2630 errepideko 9,930 eta 9,980 KPen artean dagoen oin-horma egonkortzeko obrak gauzatzeko.
  • Proiektu hau aldatzeko espedientea hasteko baimena ematea: Oindolar eta Gorosmendi tuneletako (A-15 autobidea) estaldura sendotzea eta instalazioak egokitzeko proiektuaren (2004/54/EE Zuzentaraua) 1. separata. Aurrekontu eguneratua 2. sorta. Oindolar hodiaren obra zibileko lanak, Iruñerako noranzkoan.
  • Lan hauek kontratatzea, larrialdiko izapidetza erabiliz: Urumea ibaiaren ibilguaren gainean eta Loiolako bidezubietako 3. pilarearen gainean dauden egur erdiko euskarri-eremuak neurtzeko lanak.

LURRALDE OREKA BERDEKO DEPARTAMENTUA

  • 41/2023 Foru Dekretua, uztailaren 26koa, Mendietako eta Natura Inguruneko zuzendari nagusia izendatzekoa.

KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA

  • Kontratazio espediente hau onestea: Gipuzkoako Foru Aldundiaren titulartasunekoak diren museoen kudeaketa integrala.
  • Dirulaguntza bat ematea zuzenean Landarbaso Abesbatzari, Asia Choral Grand Prixeko bidai eta parte hartze gastuak finantzatzeko.
  

1075