Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Diputatuen kontseiluak 2024ko apirilaren 16ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2024ko apirilaren 16ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2024/04/16
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregiaren aurrealdea

DIPUTATU NAGUSIAREN ALORRA

  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2024ko deialdia onestea: Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendaritza Nagusiak kudeatzen dituen programen kontura ematekoak.

JASANGARRITASUN DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2024ko deialdia onestea: udalei zuzendutakoak, bizikleta-bideen tokiko sarea garatzeko eta bizikletetarako azpiegiturak erosi eta instalatzeko.
  • Aurkeztutako alegazioak ebaztea eta Proiektu hau onestea: Legorretan Oria ibaian 1. paper-fabrika presa txikia (2. fasea) eraisteko.
  • Kontratazio espediente hau onestea: epidemiologian espezializatutako zerbitzuak Gipuzkoako ingurumen-konplexuaren 2024-2026 funtzionamendu-aldian.

GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA

  • Berraztertzeko errekurtso hau ebaztea: administrarien ehun plaza oposizio-lehiaketa bidez hornitzeko hautaketa-prozesuaren deialdia onetsi zuen Diputatuen Kontseiluaren 2023ko abenduaren 12ko erabakiaren aurka jarritakoa.
  • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea Auzitegi Gorenean, Ekonomia Ituneko Arbitraje Batzordearen otsailaren 26ko R16/2024 Ebazpenaren aurka.

EKONOMIA SUSTAPENEKO ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOETAKO DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza hauen 2024ko deialdia onestea: Gipuzkoa Digitala programakoak.

MUGIKORTASUNEKO, TURISMOKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Onartzea Bergarako Mizpirualde Egoitzaren alde emandako legatua.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • Konpromiso kredituen transferentziak egitea Diputatu Nagusiaren Alorrean.
  • Konpromiso kredituen sorrerak Jasangarritasun Departamentuan.
  • Konpromiso kredituen transferentzia egitea Lurralde Oreka Berdeko Departamentuan.

BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA

  • Kontratazio espediente hau onestea: Errepideen Zuzendaritza Nagusiaren obra eta zerbitzu kontratuetako lan arriskuen prebentzioaren eta ingurumen klausulen jarraipena egiteko eta kontrolatzeko zerbitzuak.

KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA

  • Kirol arloko dirulaguntzen oinarri arautzaile orokorrak, espezifikoak eta 2024ko deialdia onestea.
  

2068