Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Diputatuen kontseiluak 2024ko azaroaren 19ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2024ko azaroaren 19ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2024/11/19
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregiaren aurrealdea

DIPUTATU NAGUSIAREN ALORRA

  • Adierazpen instituzionala: azaroak 25, emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna.

JASANGARRITASUN DEPARTAMENTUA

  • Onestea Klima Aldaketaren aurka Borrokatzeko 2050erako Gipuzkoako Estrategiaren berrikuspena.

GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA

  • Onestea EUDEL Euskadiko Udalen Elkartearekin, IZFE SA foru sozietate publikoaren bidez, Gipuzkoako udalei eta gainerako toki-erakundeei zerbitzu informatikoak emateko esparru-hitzarmenaren luzapena.
  • Kiroletako goi mailako teknikari bat karrerako funtzionario izendatzea.

EKONOMIA SUSTAPENEKO ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOETAKO DEPARTAMENTUA

  • Kontratu hau aldatzea: "Egikaritze Proiektua 2. Fasea: MUBIL Mugikortasun Adimendun eta Jasangarriaren Zentroa, Eskuzaitzetan" proiektuari dagokion obra-zuzendaritzako zerbitzu kontratua.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • Onestea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrarekin, Arabako Foru Aldundiarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin sinatu beharreko lankidetza-hitzarmena, 2025-2026 eta 2026-2027 ikasturteetan ekonomiari eta fiskalitateari buruzko unitate didaktiko komun bat ezartzeko Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan.
  • Konpromiso kredituen sorrera Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuan.
  • Konpromiso kredituen sorrera Ogasun eta Finantza Departamentuan.
  • Ordainketa kredituen transferentzia Lurralde Oreka Berdeko Departamentuan.
  • Ordainketa kredituen transferentziak Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuan.

BIDE AZPIEGITURETAKO ETA LURRALDE ESTRATEGIAKO DEPARTAMENTUA

  • Proiektu hau aldatzeko espedienteari baimena ematea: Mendaron, GI-3821 errepidean, Deba ibaiaren gaineko zubia osorik birgaitzeko proiektuaren 1. Proiektu aldatua 

LURRALDE OREKA BERDEKO DEPARTAMENTUA

  • Kontratazio espediente hau onestea: Gipuzkoako Lurralde Historikoan espezie sentikorretan mihi urdinaren aurkako txertaketa-programa gauzatzeko zerbitzuak. Aldez aurreko tramitazioa.

KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza bat ematea zuzenean Asociación de Salvamento Marítimo Humano - SMHri migratzaileei eta errefuxiatuei ihes egiteko itsas bideetan laguntza humanitarioa eta erreskatea emateko.
  

2220