Diputatuen kontseiluak 2024ko azaroaren 26ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2024ko azaroaren 26ko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2024/11/26
ZAINKETA ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
- Proiektu hau eta dagokion kontratu aldaketa onestea: Azkoitiko San Jose egoitza-zentroa berritzeko eta handitzeko obrak egiteko 1. proiektu aldatua.
GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA
- Aldatzea funtzionarioentzat gordetako lanpostu zerrenda.
- Herritarren Partaidetzarako Gizarte Kontseiluko kide bat izendatzea.
- Erabaki hauen aurka jarritako berraztertze-errekurtsoa ez onartzea: 2022ko maiatzaren 24ko erabakia, enplegu publikoaren eskaintza, aldi baterako enplegua egonkortzeko plazei dagokiena onetsi zuena eta 2022ko abenduaren 20koa, plaza horiek eskuratzeko hautaketa prozesuen oinarriak eta deialdiak onetsi zituena.
- 2024ko urriaren 15eko erabakiaren aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoa ez onartzea: hamalau administrazio orokorreko teknikari karrerako funtzionario izendatzekoa.
- 2024ko irailaren 17ko erabakiaren aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoa ez onartzea: Ogasuneko goi mailako teknikari bat izendatzekoa.
- 2024ko urriaren 8ko erabakiaren aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoa ez onartzea: ehun eta hemeretzi administrari karrerako funtzionario izendatzekoa.
- 2024ko irailaren 24ko erabakiaren aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoa ez onartzea: zortzi kabo karrerako funtzionario izendatzea.
- 2024ko urriaren 8ko erabakiaren aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoa ez onartzea: hamabi ogasuneko goi mailako teknikari karrerako funtzionario izendatzekoa.
- 2024ko urriaren 8ko erabakiaren aurka jarritako berraztertze-errekurtsoa ez onartzea: ehun eta hemeretzi administrari karrerako funtzionario izendatzekoa.
- Aforatzaile bat karrerako funtzionario izendatzea.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- 54/2024 Foru Dekretua, azaroaren 26koa, Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismotik (BEM) datozen europako funtsak hobeto inplementatzeko gobernantza egituraren esparru orokorra arautzeko.
- Berehalako informazio horniduran erabiliko den errolda instrumentala osatzeko Zerga Administrazio Estatu Agentziak, Nafarroako Foru Ogasunak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Foru Aldundiek sinatutako lankidetza-hitzarmenaren luzapena onestea.
- Ordainketa kredituen transferentzia egitea eta konpromiso kredituen transferentzia egitea Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuan.
- Ordainketa kredituen transferentzia egitea eta konpromiso kredituen transferentziaegitea Bide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako Departamentuan.
BIDE AZPIEGITURETAKO ETA LURRALDE ESTRATEGIAKO DEPARTAMENTUA
- Proiektu hau onestea: Gaintxurizketako GI-636 errepidean behin-behineko pasabide bat ezartzeko.
- Aintzat hartzea Hondarribian GI-3361 errepideko 2,900 eta 2,955 KPen artean dagoen betelaneko ezponda egonkortzeko obrak premiazkoak direla deklaratzea eta dagokion gastua baimentzea.
- Kontratazio espediente hau onestea: Gaintxurizketako GI-636 errepidean behin-behineko pasabide bat ezartzeko proiektuaren obrak.
2974