Diputatuen kontseiluak 2024ko ekainaren 11ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2024ko ekainaren 11ko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2024/06/11
DIPUTATU NAGUSIAREN ALORRA
- Onestea "Gipuzkoa. Ekin, Zaindu, Bizi" marka eta sartzea Korporazio-identitaterako Eskuliburuan.
JASANGARRITASUN DEPARTAMENTUA
- Proiektu hau onestea: Villabona-Irura bizikleta eta oinezkoen bidea eraikitzeko (I-3 Ibilbidea: Donostia-Beasain) eta dagokion kontratazio espedientea.
- Dirulaguntza bat ematea zuzenean Asociación Centro Tecnológico CEIT entitateari Gipuzkoako Lurralde Historikoan bioekonomia bultzatzeko.
ZAINKETA ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
- Onestea Fundación ADINBERRI Fundazioaren estatutuen aldaketa.
- Proiektu hau aldatzeko espedientea hasteko baimena ematea: Lasarte-Oriako Atsobakar egoitza-zentroa handitzeko.
- Kontratazio espediente hau aldatzea: Lasarte-Oriako Atsobakar adinekoentzako egoitza handitzeko exekuzio-proiektua eta beste azterlan tekniko osagarri batzuk idazteko eta obren zuzendaritzaren zerbitzua eramateko.
- Kontratazio espediente hau onestea: Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuari laguntza teknikoa emateko zerbitzua, tokiko zaintza-ekosistemen dinamizazioaren, jarraipenaren eta sistematizazioaren koordinazioa hobetzeko eta 2024ko berrikuntza-proiektuak.
GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA
- Dirulaguntza bat zuzenean ematea Euskal Herriko Zuzenbide Historikoa eta Autonomikoa Aztertzeko Fundazioari 2024an bere ohiko funtzionamendu gastuak eta jarduera iraunkorrek eragindakoak finantzatzeko.
- Dirulaguntza bat ematea zuzenean Euskalerriaren Adiskideen Elkarteari, 2024an bere ohiko funtzionamendu gastuak eta jarduera iraunkorrek eragindakoak finantzatzeko.
- IZFE, SAk bete beharreko ondorengo mandatua onestea: "Administrazio Elektronikoa".
- Baimena ematea Gipuzkoako Foru Aldundiak amore eman dezan Gipuzkoako Foru Auzitegi Ekonomiko Administratiboaren 2023ko abenduaren 20ko 37480 Ebazpenaren aurka Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian bideratutako 73/2024 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan.
MUGIKORTASUNEKO, TURISMOKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
- 2023ko azaroaren 28ko erabakiaren aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoa ebaztea: Bidasoa Beherea eta Oarsoaldea eskualdeetako eta Donostiarekiko lotuneetako erabilera orokorreko bidaiarien hiriarteko garraio erregularraren zerbitzu publikoaren emakidaren Proiektu aldatua.
- 2023ko azaroaren 28ko erabakiaren aurka aurkeztutako aurretiazko errekerimendua ebaztea: Bidasoa Beherea eta Oarsoaldea eskualdeetako eta Donostiarekiko lotuneetako erabilera orokorreko bidaiarien hiriarteko garraio erregularraren zerbitzu publikoaren emakidaren Proiektu aldatua.
- Bidasoa Beherako eta Oarsoaldeko eskualdeetan eta haien Donostiarekiko lotuneetako erabilera orokorreko bidaiarien hiriarteko garraio erregularraren zerbitzu publikoaren emakidaren 2. proiektu aldatua onestea.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Kontratazio espediente hau onestea: Ogasun eta Finantza Departamentuaren telefono bidezko informazioa, laguntza eta zerbitzuak emateko.
- Jakinaren gainean geratzea eta berrestea Gipuzkoako Foru Aldundiak Euskadiko 2021-2027 EGEF programan parte hartzeko aurkeztutako proiektuen hautapena.
- Ogasun Ministerioko Europako Funtsen Idazkaritza Nagusiaren menpe dagoen Europako Funtsetako Zuzendaritza Orokorrak eginiko izendapena onartzea: Foru Aldundia 2021-2027ko Euskadiko EGEF Programaren bitarteko erakunde bezala.
- Konpromiso kredituaren sorrera Lurralde Oreka Berdeko Departamentuan.
- Ordainketa kredituen trasferentzia egitea Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuan.
LURRALDE OREKA BERDEKO DEPARTAMENTUA
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2024ko deialdia onestea: landa-lurzoruaren lursailak mugatzekoak.
KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
- Gordailua eta Museoak Zerbitzuak kudeatzen dituen bekei dagozkien oinarriak eta 2024ko deialdia onestea.
1237