Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Diputatuen kontseiluak 2024ko ekainaren 25eko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2024ko ekainaren 25eko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2024/06/25
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregiaren aurrealdea

DIPUTATU NAGUSIAREN ALORRA

  • Dirulaguntza bat zuzenean ematea Eguzki Art Zinema SLri Pedro Mari Otaño bertsolariari buruzko ikus-entzunezko bat produzitzeko.
  • Dirulaguntza bat zuzenean ematea Eduardo Chillida eta Pilar Belzunce Fundazioari Eduardo Chillidaren mendeurrenaren inaugurazio ekitaldiko gastuei aurre egiteko.

ZAINKETA ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

  • 17/2024 Foru Dekretua, ekainaren 25ekoa, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Gizarteratze Gaietako Aholku Kontseilua sortu eta arautzen duen urriaren 27ko 32/2009 Foru Dekretua aldatzen duena.
  • Kontratu hau aldatzea: indarkeria matxista eta sexu-erasoko egoeretarako arreta soziojuridikoko, esku-hartze sozioedukatiboko eta psikosozialeko zerbitzuak.

GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA

  • Onestea Pasaiako Portu Agintaritzarekin suteak prebenitzeko eta horietan esku hartzeko sinatutako hitzarmenaren luzapena.
  • Berrikusi diren lanpostuei dagokien balorazioa onestea.
  • Hainbat lanposturen behin betiko balorazioaren esleipena onestea.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • 18/2024 Foru Dekretua, ekainaren 25ekoa, interes orokorreko xedeen esparruan mezenasgoko lehentasunezko jarduerak 2024. urterako ezartzen dituena.
  • Konpromiso kredituen sorrera Bide Azpiegituretako Departamentuan.
  • Ordainketa kredituen transferentzia egitea eta konpromiso kredituen sorrera Bide Azpiegituretako Departamentuan.
  • Ordainketa kredituen trasferentzia egitea Lurralde Oreka Berdeko Departamentuan.

BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA

  • Proiektu hau onestea: Lamiarriko tunelaren (N-121-A) lokal teknikoa konpontzea, lohiak sartu zirelako 2021eko abenduan. Aurrekontu eguneratua.
  • Kontratazio espediente hau onestea: Lamiarriko tunelaren (N-121-A) lokal teknikoa konpontzeko obrak, lohiak sartu zirelako 2021eko abenduan. Aurrekontu eguneratua.

KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza hauen 2024-2025ko deialdia onestea: Gipuzkoako ikastetxeei zuzendutakoak, Kultura Eskola Programako arte- eta kultura-jarduerak egiteko.
  

1819