Diputatuen kontseiluak 2024ko urriaren 15eko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2024ko urriaren 15eko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2024/10/15
DIPUTATU NAGUSIAREN ALORRA
- Dirulaguntza bat zuzenean ematea Lanartea Elkarteari "Sektorea ezagutzeko azterketa eta liburu arloko sariketen eta beken analisia" proiektua garatzeko.
- Dirulaguntza bat zuzenean ematea Udako Euskal Unibertsitateri unibertsitate mailan urruneko euskarazko online irakaskuntza eskaintzaren gastuetan laguntzeko.
JASANGARRITASUN DEPARTAMENTUA
- Proiektu hau onestea: Lezo-Donibane bizikleta-oinezkoentzako bidearen 1. zatia (Errenteria-Pasaia Donibane 1.2 ibilbidea 01 008F tartea) eraikitzeko 2. Proiektu aldatua.
- Obra hauek gauzatzeko kontratua aldatzea: Lezo-Donibane bizikleta-oinezkoentzako bidearen 1. zatia (Errenteria-Pasaia Donibane 1.2 ibilbidea 01 008 F tartea) eraikitzeko 2. Proiektu aldatua.
- Sari honen oinarri arautzaileak onestea: "Gipuzkoako Emakumeak jasangarritasunaren alde".
ZAINKETA ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
- Kontratazio espediente hau onestea: babesgabetasun-egoeran dauden adingabeei familia-harrera espezializatua emateko laguntza teknikoa emateko zerbitzua. Aldez aurreko tramitazioa.
- Aldatzea desgaitasuna duten pertsonei arreta emateko hainbat entitatekin sinatutako programa-kontratuak.
GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA
- Onestea 2023ko eta 2024ko enplegu publikoaren eskaintzetan sartutako plazak lehiaketa-oposizio bidez eskuratzeko hautaketa prozesuen oinarriak eta deialdiak.
- Hamalau administrazio orokorreko teknikari karrerako funtzionario izendatzea.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Ordainketa kredituen trasferentzia Diputatu Nagusiaren Alorrean.
- Konpromiso kredituen sorrera eta ordainketa kredituen transferentzia egitea Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuan.
- Konpromiso kredituen sorrera Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuan.
BIDE AZPIEGITURETAKO ETA LURRALDE ESTRATEGIAKO DEPARTAMENTUA
- Gipuzkoako Foru Aldundiaren Errepide Sarean sartzea Marrutxipiko lotune berria GI-20-6 izenarekin eta aldatzea Errepide Sarearen Katalogoa.
- Zerbitzu hauek kontratatzeko espedientea onestea: foru sareko errepide arruntetako seinale horizontalak jartzeko. Aldez aurreko tramitazioa.
LURRALDE OREKA BERDEKO DEPARTAMENTUA
- Oinarri arautzaile hauek onestea: baserritar misto profesionalei zuzendutakoak.
- Dirulaguntza bat zuzenean ematea Lurgintza Kooperatibaren alde 2024. urtean Gipuzkoako nekazaritza ustialekuei aholkularitza zerbitzuak ematea finantzatzeko.
- Dirulaguntza bat zuzenean ematea Abelur Koop. entitateari, 2024. urtean Gipuzkoako nekazaritza ustialekuei aholkularitza zerbitzuak ematea finantzatzeko.
- Dirulaguntza bat zuzenean ematea Kaiku S. Coop. entitatearen alde, esnetarako behi ustiategien errentagarritasuna maximizatzeko 2024ko ekintzak finantzatzeko.
KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
- Sari hauen oinarri arautzaileak eta 2024ko deialdia onestea: Gipuzkoa Kirolak (gizonezkoak eta emakumezkoak), Gipuzkoarren Kirola eta kirol federatuen arloko kirol boluntariotza.
- Kontratazio espediente hau onestea: Donostian dauden Koldo Mitxelena Kulturuneari atxikitako eraikinak mantentzeko zerbitzua.
3871