Diputatuen kontseiluak 2024ko urriaren 22ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2024ko urriaren 22ko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2024/10/22
JASANGARRITASUN DEPARTAMENTUA
- Dirulaguntza bat ematea zuzenean FICOBA Fundazioari UHINAK 2024, Klima Aldaketari eta Itsasertzari buruzko Mugaz Gaindiko VI. Kongresua antolatzeko.
ZAINKETA ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
- Alegazioak ebaztea eta Proiektu honen lehenengo aldaketa onestea: Pasaian zahartzeari eta lurpeko aparkalekuari buruzko erreferentzia-zentroa gauzatzeko Proiektua.
- Obra hauek gauzatzeko kontratua aldatzea: Pasaian zahartzeari eta lurpeko aparkalekuari buruzko erreferentzia-zentroa gauzatzeko proiektua.
- Dirulaguntza bat ematea zuzenean Cruz Roja Española entitateari, "Hondartzak denontzat" proiekturako.
- Kontratazio espediente hau onestea: desgaitasun balorazioak egiteko eta mendekotasun balorazioa eskatzen duten pertsonei buruzko informazioa lortzeko behar diren irizpen mediko eta psikologikoak egiteko laguntza teknikoko zerbitzua. Aldez aurreko tramitazioa.
- Kontratazio espediente hau onestea: mendekotasuna duten adineko pertsonentzako Azkoitia, Bergara eta Soraluze-Placencia de las Armas-eko eguneko zentroen zerbitzua. Aldez aurreko tramitazioa.
GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA
- Kanpainetan laguntzeko hamairu erdi mailako teknikari aldizkako lan kontratudun langile finko izendatzea.
- Hamalau bidezain makinista-gidari karrerako funtzionario izendatzea.
- Bide, kanal eta portuetako bi ingeniari karrerako funtzionario izendatzea.
- Telekomunikazioko ingeniari bat karrerako funtzionario izendatzea.
BIDE AZPIEGITURETAKO ETA LURRALDE ESTRATEGIAKO DEPARTAMENTUA
- Martxoaren 29ko 1/2011 Foru Arauaren bigarren xedapen gehigarriari buruzko erabakia.
3835