Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Volver Diputatuen kontseiluak 2025eko urtarrilaren 28ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2025eko urtarrilaren 28ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2025/01/28
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregiaren aurrealdea

DIPUTATU NAGUSIA

  • Ordezkariaren izendapena Enplegu Politika Publikoen Euskal Kontseiluan.
  • Ordezkariaren izendapena Euskal Autonomia Erkidegoko Errepideen Plan Orokorraren Batzordean.

ZAINKETA ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Onestea Irisasi adingabeen zentroko erdisotoa eraberritzeko obra proiektua eta dagokion kontratazio espedientea.
  • Onestea Lasarte-Oriako Atsobakar egoitza-zentroa handitzeko obren exekuzio-proiektuaren aldaketa.
  • Kontratu hau aldatzea: Lasarte-Oriako Atsobakar egoitza-zentroa handitzeko obren exekuzio-proiektua.

GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA

  • Administrarien ehun plaza, oposizio-lehiaketa bidez, betetzeko hautaketa prozesuaren Epaimahai Kalifikatzaileko kideak izendatzea.
  • Aldatzea funtzionarioentzat gordetako lanpostu zerrenda.

EKONOMIA SUSTAPENEKO ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOETAKO DEPARTAMENTUA

  • Hitzarmen honen aldaketa eta testu bategina onestea: TECNALIA Research & Innovation fundazioarekin sinatutako hitzarmena, Eskuzaitzetan eraikin berri bat eraikitzeko, mugikortasun jasangarrirako balio-proposamena bilduko duten laborategiak hartuko dituena, Mubil Poloa sendotzeko.

MUGIKORTASUNEKO, TURISMOKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA

  • 1/2025 Foru Dekretua, urtarrilaren 28koa, Lurralde Antolaketako zuzendari nagusiaren kargu-uztea xedatzekoa.
  • 2/2025 Foru Dekretua, urtarrilaren 28koa, Lurralde Antolaketako zuzendari nagusi izendatzekoa.
  • Onestea Hernani kaleko 15. zenbakiko lokalaren doako erabilera lagapena Donostiako Udalaren alde.
  • Onestea enkante publiko bidez besterentzea Villabonako Amasa auzoko Etxezarreta baserria.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • Baliozkotzea Finantza eta Aurrekontu zuzendari nagusiaren maiatzaren 2ko EB-OG-DF-2024-0161, maiatzaren 16ko EB-OG-DF-2024-0196 eta maiatzaren 23ko EB-OG-DF-2024-0203 ebazpenak.

BIDE AZPIEGITURETAKO ETA LURRALDE ESTRATEGIAKO DEPARTAMENTUA

  • Proiektu hau onestea: Azkoitia eta Urretxu arteko 05 008F bizikleta eta oinezkoen bidearen luizia egonkortzekoa.
  • Onestea zerbitzu hauek kontratatzeko espedientea: Bide Azpiegituretako Zuzendaritza Nagusiaren kudeaketa zuzena duten tuneletarako segurtasun arduradun lanak eta tunelak ikuskatzeko erakunde lanak 500 m-tik gorako foru errepide sareko tuneletarako 

LURRALDE OREKA BERDEKO DEPARTAMENTUA

  • Gipuzkoako Lurralde Historikoko baserritar misto profesionalentzako dirulaguntzen oinarri arautzaileak eta 2025eko deialdia onestea.
  

3849