Diputazioak 1.150 plaza eskainiko ditu Udalekuetarako
Diputazioak 1.150 plaza eskainiko ditu Udalekuetarako
Gipuzkoan, 7 eta 13 urte bitarteko 1.150 ikaslek parte hartuko dute, uztailak 1 eta 29 bitartean.
Martxoak 14an Udalekuetarako inskripzio epea irekiko da. Gipuzkoan, 7 eta 13 urte bitarteko 1.150 ikaslek parte hartuko dute, uztailak 1 eta 29 bitartean.
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek batera antolatzen dute Udalekuen kanpaina, zeinaren bidez askotariko programak, ludikoak eta hezitzaileak, eskaintzen zaizkien Euskal Autonomia Erkidegoko haurrei eta gazteei.
Aurten hiru lurraldeetako 7 eta 13 urte bitarteko 4.642 ikaslek parte hartuko dute. Gipuzkoako Foru Aldundiak 1.150 plaza eskainiko ditu, zeinen %5-a hezkuntza behar bereziak dituzten umeentzat izango den.
Instalazioak eta ekintzak
Instalazio hauek jarriko ditu lurralde historiko bakoitzak Udalekuak 2018eko kanpainarako:
- ARABA: Zuhatza, Barria, Valderejo.
-BIZKAIA: Gorliz, Lapurreketa, Lurraska, La Arboleda, Lekeitio, Meakaur, Galdames, Zugarramurdi, Legasa.
- GIPUZKOA: Orio, Zarautz, Hondarribia, Segura, Zestoa.
Kanpainaren barruan eskaintzen diren ekintzek baserri eskoletan egiten diren ingurumen arloko jarduerak, kirol jarduerak eta jolas jarduerak barneratzen ditu. Aurten, gainera, bi instalazio berri gehitzen dira: Sastarrain (Zestoa) eta kolonia teknologikoak Hondarribian.
Instalazio bakoitzeko ekintza guztiak Diputazioko liburuxkan eta web-orrian kontsulta daitezke.
Txanda eta plazen banaketa
Zazpi eta hamar eguneko txandak eskaintzen dira.
Hizkuntza ereduka, 4.642 guztirako plazetatik, 4.332 euskaraz dira eta 310 bi hizkuntzetan.
Adinka, 7-8 urte bitarteko 473 plaza, guztiak euskaraz; 9-11 urte bitarteko 2.455 plaza, 2.275 euskaraz eta 180 bi hizkuntzetan; eta 12-13 urte bitarteko 1.714 plaza, 1.584 euskaraz eta 130 bi hizkuntzetan.
Preinskripzioa eta zozketa
Gipuzkoako preinskripzio epea martxoaren 14tik 26ra izango da.
Jardueretan parte hartuko duten umeen kopurua ahalik eta handiena izan dadin, lekuen esleipenean lehentasuna emango zaie aurreko urteetako kanpainetan parte hartu ez zutenei.
Azken 4 urteak hartuko dira kontuan, taldeei zozketarako zenbakiak esleitzeko.
Kuotak
Aurtengo kanpainan, ordainketa-kuota progresiboak aplikatuko dira. Parte-hartzaile bakoitzak ordaindu beharreko kuota 2016. urteko errenta-aitorpenaren arabera kalkulatuko da.
Familia ugariei, Gizarte Larrialdietako laguntzaren jasotzaileei, kide guztiak langabezian dituzten familiei eta familia gurasobakarrei emandako hobariak mantendu egiten dira.
Ordainketa
Ordainketa era hauetako batean egin daiteke:
- Udalekuetako web-orriaren bitartez. (aurretiko izen-ematea egin duzun atalean).
- Kutxazainetan: “ordainagirien ordainketa” aukera erabiliz.
- Banketxeetako on-line zerbitzuen bidez.
- Edozein sukurtsaletan.
2 zatikako ordainketa eskainiko da, hurrengo kasuetan ezik:
- 50 euro baino gutxiagoko kuotetan
- Ekainean banatzen diren plazetan.
Gipuzkoako Aldundiaren eskaintzaren informazioa jasotzeko, bide hauek erabil daitezke:
-Web orria: www.gipuzkoangazte.eus/udalekuak
-Telefonoa: 943 44 59 80
-Bulegoa: Gipuzkoako udaletako zenbait bulego.
1507