Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Donostia-Londres hegaldiak lurralde osorako onura ekarriko duela azpimarratu du Olanok

Donostia-Londres hegaldiak lurralde osorako onura ekarriko duela azpimarratu du Olanok

Foru Aldundiak beti azpiegietura honen aldeko apustua egin duela eta horrela segiko dutela aurreratu du Diputatu Nagusiak

2016/07/25

Hondarribia-Donostia eta Londres lotuko dituen hegaldiaren irekiera ekitaldian, Markel Olano Gipuzkoako Diputatu Nagusiak hegaldi honen garrantzia azpimarratu du, “aireportuarentzat ez ezik, Gipuzkoarako ere albiste ona dela”, esanez.

Diputatu nagusiak berretsi du Gipuzkoako Foru Aldundiak beti egin duela Hondarribia-Donostiako aireportuaren aldeko apustua eta orain arte zentzu horretan egindako gestioen emaitzen barruan kokatu du baita, lehen aldiz, Gipuzkoa eta Londres lotuko dituen hegaldi hau ere: “Oraingoz uda sasoirako jarritako hegaldia izanagatik ere, aireportu honen aktibitatea mantentzeko beste urrats bat da eta aurrerapausoa da hori”, azpimarratu du Olanok.

Aurrerantzean ere, Hondarribia-Donostia aireportua bezalako azpiegiturak bultzatzeko erakundeen arteko elkarlana sustatuko dutela aurreratu du Diputatu Nagusiak. Irekiera ekitaldian, Markel Olano Diputatu Nagusiarekin batera izan dira Ana Oregi, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailburua eta Ortzibiako presidentea; eta Juan Corral, Air Nostrum hegazkin konpainiako zuzendari komertziala. Pablo Berastegi zuzendaria buru, Donostia 2016 Europako kultur hiriburutzaren ordezkaritza ere izan da irekiera ekitaldian eta Londresera ere joan dira, gaur abian jarri den lehen hegaldi honetan.

  

1607