Egoitza bakarra geratzen da COVID-19 kasuak dituena
Egoitza bakarra geratzen da COVID-19 kasuak dituena
Dagoeneko 23 egun dira jarraian COVID-19 dutenen heriotzarik eman ez dela.
Eider Mendoza foru bozeramaileak, Gipuzkoako adinekoen egoitzetako egoeraren eguneroko balantzea egin du, eta adierazi du azken 24 orduetan pertsona batek gehiagok jaso duela mediku alta, Berra zentroko egoiliarra eta ospitalean artatua izaten ari zena. Azken orduetan ere ez da kasu positiborik ez heriotzarik izan, eta 23 egun dira jarraian COVID-19a duten pertsonen heriotzarik eman ez dela.
Gaur arte, 383 adineko pertsonek gainditu dute gaixotasuna, 167 pertsona zendu dira eta 12k diagnostiko positiboarekin jarraitzen dute, hurrenez hurren, %68,2, %29,7 eta %2,1. COVID-19n positibo emanda dauden pertsonek ez dute ospitaleko arreta behar egun, eta guztiak beren egoitza-zentroan artatuak izaten ari dira.
Beraz, azken alta horrekin, egoitza bat gehiago geratu da COVID-19 gabe, beraz, 15 zentrok jada ez dute kasu aktiborik: Tolosako Iurreamendi, Eibarko Egogain, Irungo Caser Residencial Anaka, Zarauzko Santa Ana, Hondarribiko Caser Residencial Betharram, Zumaiako Otezuri, Donostiako Aita Etxe, Beasaingo Arangoiti, Donostiako La Paz, Ordiziako San Jose, Zumarragako Argixao, Eskoriatzako Jose Arana, Eibarko San Andres, Arrasateko Iturbide eta Donostiako Berra.
1513