Ekain koba aurkikuntzaren 50. urteurrena, programazio zabal batekin ospatuko da 2019an
Ekain koba aurkikuntzaren 50. urteurrena, programazio zabal batekin ospatuko da 2019an
1969ko ekainaren 8an bi gaztek koba aurkitu zuten, labar-margo ikusgarriez beteta.
2019an zehar, Ekain Fundazioak, Aranzadik eta Ekainberrik hainbat ekintza eta ekitaldi ospatuko dituzte kobaren urteurrenaren aurkikuntza ospatzeko.
Ekainberri, bere barnean Ekain kobazuloaren eta bere margoen erreplika zehatza duen azpiegitura kultural bat da. Gipuzkoako Zestoako herrian dagoen Sastarrain bailaran dago, kobazulo originaletik oso gertu.
1969ko ekainaren 8an Azpeitiko Andoni Albizuri eta Rafael Rezabalek Ekain kobazuloa eta bere Madelein aroko labar-margo ikaragarriak aurkitu zituzten. Kobazuloan, gutxi gorabehera, 70 animalia-irudi daude; 64 margotuak eta 6 grabatuak. Zaldia da gehien ageri den irudia.
Zaldi-multzoa arte franko-kantabriarraren irudirik eder eta aberatsenetakoa da, eta espezie horretan, horma-mihise onena. Hartzak, oreinak, kapridoak... ere ikus daitezke Ekainen. Kobazuloa hainbat galeriatan banatzen da, eta jasotzen dituzten irudien arabera izendatu dira: Erdibide, Auntzei (ahuntzak), Erdialde, Zaldei (zaldiak), Artzei (hartzak) eta Azkenzaldei (zaldiak).
Eranskinak:
1659