Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Ekonomia zirkularrak aurrera egiten du Gipuzkoan Trakziona proiektuaren bitartez

Ekonomia zirkularrak aurrera egiten du Gipuzkoan Trakziona proiektuaren bitartez

Proiektu hori herritarrei erakusteko eta haiekin partekatzeko, erakusketa bat egin da Irizarrek utzitako autobus batean.

2020/02/28

José Ignacio Asensio: «Ekonomia zirkularrak sendo egiten du aurrera Gipuzkoan aberastasun eta enplegu aukera berriak sortzeko. Bere aurrerapena indartzeko, sentsibilizazioa eta herritarren partaidetza ezinbestekoak dira eta Trakziona proiektua norabide honetan egiten du lan».

Ingurumeneko diputatu José Ignacio Asensiok, Emaus gizarte fundazioko zuzendari nagusi Javier Pradinik eta Irizarreko Ingurumeneko arduradun Oihane Sanz Bellok aurkeztu dute Gipuzkoa Trakziona proiektua. Ekimen honen helburua lurraldeko enpresetan esperientzia zirkularra ezartzea da; horretarako, enpresa handien laguntza izan da, hala nola Irizarrena edo Ternuarena, baina baita enpresa txikiena ere, Muchas Telas edo Twin & Chic enpresa, kasurako.

Trakziona proiektua herritarrei erakusteko eta herritarrekin partekatzeko, erakusketa bat prestatu da Irizarrek utzitako autobus batean. Autobus honetan ekonomia zirkularraren kontzeptua landuko da ingurumen hezitzaile baten laguntzarekin, esperientziaren bideoak ikusiz, adibide errealak jarriz eta tailerrak eginez.

Irizar autobus eta autokar enpresarekin batera, Izar marka sortu da, eta, horren bidez, ekonomia zirkularrerako trantsizioa abiarazi da. Autobusetako plastikozko piezen forraduretatik datozen ehun hondakinak erabiliz, poltsa, estutxe, motxila eta nezeser bilduma bat sortu du SINdesperdicio markak, Emaus Gizarte Fundazioko taldeak sustatuta. Ondoren, SINdesperdiciok partikularren eskura jarriko ditu hondakin horretatik abiatuta egindako produktuak bere webgunean: www.sindesperdicio.es

Ternuako aurreko bildumetako soberako oihalkiak Donostiako Muchas Telas establezimenduak erosiko ditu, interesa baitu proiektuan eta oihal gune bat sortzeko prest baitago, ehun zirkular horiek prezio eskuragarrian saltzeko. Gainera, GK Green Fashion Moda Jasangarriaren klusterreko diseinatzaile jasangarriei ere eskainiko zaizkie erositako oihal horiek.

Twin & Chic diseinatzaile jasangarriaren oihalkiak Birsortu haur hezkuntzako proiekturako baliatuko dira; Emaus Gizarte Fundazioak Hik Hasirekin eta Ternuarekin batera Debagoienean gauzatzen duen ekimena da. Proiektu horren bidez, ikasleek gertuko enpresetako hondakinekin lan egiten dute, sormenetik ingurunearen eta tokiko enpresa-jardueren ezagutza sustatzeko, edo berrerabilpena eta ekonomia zirkularra bezalako kontzeptuak sustatzeko.

José Ignacio Asensio Ingurumen diputatuak azpimarratu duenez, «herritarrei moda jasangarriaren garrantzia helarazteko beharrezko tresnak eta ezagutza ematea da gure egitekoa, eta, horrekin batera, Gipuzkoako ehungintza gure eskualdeko ekonomiaren motor bihurtzea». Foru arduradunak adierazi duenez, «ekonomia zirkularrak sendo egiten du aurrera Gipuzkoan aberastasun eta enplegu aukera berriak sortzeko. Bere aurrerapena indartzeko, sentsibilizazioa eta herritarren partaidetza ezinbestekoak dira eta Trakziona proiektua norabide honetan egiten du lan».

Gipuzkoa Trakzionaren egutegia, ordutegiak eta kokalekuak:
 

 

Sagastieder / Intxaurrondo

 

2020-02-25

9:00-14:30

 

2020-02-26

14:30-19:30

 

2020-02-27

9:00-14:30

 

2020-02-28

14:30-19:30

 

Loiolako metro geltokiaren zabaldegi berria

2020-03-03

9:00-14:30

2020-03-04

14:30-19:30

2020-03-05

9:00-14:30

2020-03-06

14:30-19:30

 

Gipuzkoa plaza

2020-03-09

14:30-19:30

 

2020-03-10

9:00-14:30

2020-03-11

14:30-19:30

2020-03-12

9:00-14:30

  

1524