Otsailaren 12an, haur minbizidunen nazioarteko eguna dela eta elkartasun Ipar martxaren 10. edizioa izango da.
Otsailaren 12an, haur minbizidunen nazioarteko eguna dela eta elkartasun Ipar martxaren 10. edizioa izango da.
Otsailaren 12an, haur minbizidunen nazioarteko eguna dela eta elkartasun Ipar martxaren 10. edizioa izango da.
ASPANOGI Adingabe Minbizidunen Familien Gipuzkoako elkartea da. Helburu nagusiena adingabe minbizidunaren eta bere familiaren bizi maila hobeagotzea da, gaixotasunaren berri ematen den unetik beraien beharrei erantzun bat emanaz. Gaixotasunaren prozesu guztian zehar eta ondoren, euskarria eta akonpainamendua ematen saiatzen gara. Gure urteko programaketa aurrera eramaten da Foru Aldundi Gorenaren Gizarte Politika departamenduak ASPANOGI-rekin 2019 lehen aldiz sinatutako hitzarmenari esker. Gaur egun hitzarmenak aurrera jarraitzen du.
Maite Peña gizarte Politikako diputatua
Nazioarteko Eguna eta haur minbiziaren kausa ezagutzera emateko, ASPANOGI-k Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera otsailaren 12-an (igandea) Donostian elkartasun ipar martxa aurrera eramango du 10. urtez (covid19 dela eta 2021. urtean ezin izan genuen egin). X. Edizio hau ASPANOGIren XXV urteurrenean hain zuzen ere, hori dela eta aurtengo leloa “25 urtez piraten alde martxan” izango da. Emozio handiko ekitaldiak izango dira aurten eta Gipuzkoako herritarrak bertan izatea eta parte hartzea nahi da.
Gizartearen partaidetza bultzatzea helburu duen elkartasun ekintza honek, haur minbiziaren aurka indarrak batu nahi ditu. Haur minbiziak ez duela ez adina, sexua , erlijio edo talde soziala kontutan hartzen kontzientziarazi nahi diegu Gipuzkoako herritarrei.
Gaixotasun ezezaguna adin-txikikoen kasuan baino errealitate bat dena (Donostiako Unibertsitate Ospitalean 25-29 kasu berri tratatzen dira) gizarteratu behar dago. Tabuak hautsi eta aurre egin nahi zaio! haur minbiziaren ondorioz piratek eta euren familiek bizi duten egunerokotasunaz hitz eginaz, enpatia eta elkartasuna bultzatu nahian.
Nordik Walking edo Ipar Martxa, adin guztietako pertsonek egin dezakete, ez da kirolaria izan behar. Elkartasuneko martxa hau ez da lasterketa bat, bi bastoien laguntzarekin edo bastoirik gabe ibilbidea egitea izango da. Aurten, zorionez, ez dugu afororik ezarriko eta ez da osasun-segurtasun protokolo berezirik jarriko. DYAren presentzia eta laguntza izango da ibilbide guztian zehar edozein ezbehar ekidin edo tratatu ahal izateko.
Izen ematea: www.herrikrosa.eus ( “25 urtez piraten alde martxan”) online: 5 € . Elkartasun dortsala ere hartu daiteke (10€) , ipar martxa egin ezin duenarentzat eta ASPANOGI-rekin kolaboratu nahi badu.
Lasterketa egunean: 10€ izango da. Adin-txikikoek ezin badute web bitartez egin , egun berean 5 € tan izena emateko aukera izango dute.
Egitaraua honakoan oinarrituko da:
Sagüesen ASPANOGI-ko karpak izango dira non dortsalak banatuko diren 9:30etatik 10:30 bitartean, zozketan sarituak izan diren sariak ere banatuko dira (dohaintzan emandako opariak). Izena eman nahi duenak ere aukera izango du egiteko. ASPANOGIren martxa nordikoko makilak utziko zaizkie nahi dutenei, betiere NANa ematen badute. Ibilbidea amaitutakoan, nortasun-agiria itzuliko zaie.
Aurten ere parte hartzaile guztientzat opari bat izango da.
Mari José Villalba, Ipar martxako entrenatzailearen kolaborazioa izango degu martxa aurretik beroketa batzuk egiteko. Gure lagun diren Porrotx eta Legion 501-eko laguntzaile inperialak izango ditugu bertan, photocalll txiki bat antolatuko da bertaratzen diren haur eta norbanakoekin.
11:00etan emango zaio hasiera ipar martxari. Aurretik Zurriolako hondartzan pirata eta familien laguntzarekin mosaiko bat egingo dugu , Nazioarteko Eguna eta ASPANOGIren urteurrena irudikatuaz.
Amaieran, hornidurari dagokionez fruta eta edaria banatuko da SUPER AMARAri esker.
Ipar martxa honetan lagundu duten erakunde, enpresa eta taldeei eskerrak eman nahi dizkiegu: Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostiako Udala, Super Amara, Aquarium, La Perla, Zelai txiki, Garbera, Legion 501,Katxiporreta (Porrotx) , CVCA ( Club Vasco de Camping Elkartea , Taupada batukada, Dya, Bera-Bera Kirol Elkartea, Mail Boxes eta Herri Krosa. Ezin ditugu aipatu gabe utzi, ipar martxa hau posible egiten duten pertsona boluntarioak.
Haur Minbiziaren Nazioarteko egitarauen artean Gipuzkoako ikastetxe eta udalen parte-hartzea nabarmendu nahi dugu. Ikastetxeetara “ Bizi iraupen hobe bat zure eskuetan “ ekimenean parte hartzera gonbidatu diegu eta zenbait udalerrietan urre koloreko lazoa daramaten pankartak izango dira ikusgai. 2021.urteko otsailaren 15ean, Donostiako Ospitaletik gertu dagoen txoko batean, Porrotxek emandako zuhaitza landatu genuen pirata guztien omenez. ASPANOGIren gereziondo hau haziz doa, bere sasoian ere fruituak eman ditu, eta aurtengo otsailaren 15ean ere ekitaldi txiki bat egingo dugu. Pirata , familia eta berain zaintzan parte hartzen dutenak gonbidatzen ditugu!
3553