Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Mugi-n Renfe sartzeko akordioak aukera emango die herritarrei Gipuzkoako garraio publiko guztietan tarifa eta deskontu berak izateko

Mugi-n Renfe sartzeko akordioak aukera emango die herritarrei Gipuzkoako garraio publiko guztietan tarifa eta deskontu berak izateko

Gipuzkoako Garraioaren Agintaritzak eta Sustapen Ministerioak berretsi behar dute Renfe-rekin lortutako akordioa.

2018/05/16

Gipuzkoako Mugi tarifa-sisteman Renfe integratzeko akordioa gauzatu egin da dagoeneko. Orain, abian jartzeko, bai GGLAren batzarrean bai Sustapen Ministerioan berretsi behar dute. Akordio horrekin finkatu egiten dira oinarriak Gipuzkoako Renfe Aldiriko tren-zerbitzuaren erabiltzaile guztiak, ia 17.500 pertsona egunean, orain Mugi txartelak Euskotren, Lurraldebus, Dbus eta Gipuzkoan Mugiri atxikitako hiri-autobusen erabiltzaileei eskaintzen dizkien tarifa eta deskontu progresiboen onuradun izan daitezen.

Mugikortasun eta Lurralde Antolaketako diputatu eta GGLAko lehendakari Marisol Garmendiak honela azaldu du mugarri hau, “akordio historiko bat, Renfe Aldiriko tren-zerbitzua gehitzean ahalbidetuko diona Gipuzkoari aurreneko lurraldea izatea garraio publikoaren tarifa-integrazio osatu bat lortzen, garraiobide publiko guztiak Mugiren barruan direla. Denbora luzea daramagu lanean legegintzaldi honetan hartu genuen konpromiso hau betetzeko. Orain, zintzilik geratzen diren kontu batzuk itxi behar ditugu eta Gipuzkoako Garraioaren Agintaritzaren barruan akordioa onetsi, kontuan izanik bertan parte hartzen dugula Gipuzkoako Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak, Donostiako Udalak eta atxikitako gainerako udalek, eta lanak ahalik eta azkarren egin behar ditugu akordioa urtearen amaierarako abian jarri ahal izateko. Aspalditik helburutzat izan dugun mugarria da, Gipuzkoako garraio publikoaren eta mugikortasun integratuaren eta jasangarriaren sistema irmotzen duena, eta gipuzkoarrentzat onuragarria izango dena erabat”.

Renfe Aldiriko zerbitzua Mugiren tarifa eta deskontu progresiboen sisteman sartzean, aurreikusita dago Renfek urtean mugitzen dituen 6 milioi bidaiariak elkartu ahal izango direla Mugi sisteman dagoeneko sartuta dauden garraiobideek 2017an lortutako 56 milioi bidaietara.

Hala, Gipuzkoan Renfe Aldiriko zerbitzuak egunero erabiltzen dituzten ia 17.500 pertsonek atera ahal izango diete onura Mugik eskaintzen dituen deskontuei, bai kolektibo desberdinentzat (gazteak, familia handiak, erretiratuak, prestazio sozialak jasotzen dituztenak) bai bide-zatika, garraio publikoa gehien erabiltzen dutenentzat, eta Mugiren tarifa-politika osoaren onuradun ere izango dira (6 urtetik beherako haurrentzat dohainik, besteren artean). Hala, Mugi txartel bakarrean integratuko da Renfe, Lurraldebus, Euskotren eta Donostiako Tranbia Konpainiako Dbus autobusekin eta Irun, Errenteria, Arrasate, Zarautz, Eibar, Hernani eta Lasarte-Oriako hiri-autobusekin batera.

  

1631