Ingurumen Departamentuak % 65 gehiago bideratu die diru-laguntzetan udalei Garapen Jasangarriko Helburuetan aurrera egiteko
Ingurumen Departamentuak % 65 gehiago bideratu die diru-laguntzetan udalei Garapen Jasangarriko Helburuetan aurrera egiteko
Ingurumen Departamentuak % 65 gehiago bideratu die diru-laguntzetan udalei Garapen Jasangarriko Helburuetan aurrera egiteko
Legegintzaldi honetan 650.000 euro bideratu dira 44 proiektutara Gipuzkoako 29 udalerritan.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak gaur onartu du Gipuzkoako udalei 230.000 euroko dirulaguntzak emateko beste deialdi bat, ingurumenaren arloko Garapen Jasangarriko Helburuetan (GJH) sartzen diren jarduerak egiteko. Departamentuaren apustu ekonomiko hau da orain arteko handiena.
Legegintzaldi honetan 650.000 euro bideratu dira 44 proiektutara Gipuzkoako 29 udalerritan.
José Ignacio Asensio: “GJHak eta haien betetzea termometro bikaina dira trantsizio ekologikoan egin ditugun aurrerapenak neurtzeko, hau da, garapen-baremo orekatua, bidezkoa, barneratzailea eta ingurumenaren aldetik arduratsua”.
Gaur goizean, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak diru-laguntzetarako beste deialdi bat onartu du udalei, ingurumenaren arloko 2030 garapen jasangarriaren helburuetan laguntzen duten jarduerak egiteko. Diru-laguntza horien zenbatekoa 230.000 eurokoa da. Aurten, 2020., 2021. eta 2022. urteekiko, diru-laguntza % 65 handitu da, 140.000 eurotik 230.000 eurora. Legegintzaldi honetan (2019-2023), 650.000 euro bideratu dira 44 proiektutara Gipuzkoako 29 udalerritan.
Horri dagokionez, José Ignacio Asensio Ingurumen diputatuak adierazi duenez, “GJHak eta horiek betetzea termometro bikaina dira trantsizio ekologikoan egin ditugun aurrerapenak neurtzeko, hau da, garapen-baremo orekatua, bidezkoa, barneratzailea eta ingurumenaren aldetik arduratsua”. Era berean, Asensiok azpimarratu duenez, “etorkizunari begira, ahaleginak azkartzen eta gizarte osoarekin elkarlanean jarraitu behar da, helburu argi eta partekatuekin. Zazpi urte geratzen zaizkigu ingurumena babesten duen lurralde-eredua, ongizate-sistema bidezkoagoa eta integratzaileagoa eta klima-aldaketari aurre egiteko lurralde erresilienteagoa bizkortzeko. Eta orain arte bezala, guztion artean egin behar dugu lan hori, Garapen Jasangarriko Helburuen (GJH) irizpideen araberako lidergo argi eta adostuarekin”.
Garapen Jasangarriko Helburuei (GJH) laguntzen dieten azterlan, plan eta proiektuak finantzatzeko erabiliko dira diru-laguntzak. Esparru horren barruan, honako hauek lehenetsiko dira: tokiko gobernantza garapen iraunkorrerantz bideratzea, klima-aldaketaren aurkako borroka, bai arintzearen arloan, bai egokitzearen arloan, azpiegitura berdeen funtzionaltasun ekologikoa hobetzea eta zerbitzu ekosistemikoak babestea, herri eta hirien ingurumen-hobekuntza eta hiri- eta landa-eremuen naturalizazioa.
Diru-laguntza horri esker gauzatutako proiektu garrantzitsuenen artean daude Lasarte-Oriako Energia eta Klima Plana (17.355 euro 2020an), Eibarko klimaren eta energia jasangarriaren aldeko 2020-2030 Ekintza Planaren Proiektua (17.504 euro 2020an), Andoaingo Klima Aldaketaren Ondorioetara Egokitzeko Plana (19.760 euro 2020an), Bergarako 2030 Tokiko Agenda idaztea (12.509 euro 2021ean), Zarauzko 2030eko Garapen Jasangarrirako Plan Estrategikoa egitea (22.320 euro 2021ean), Zestoako Arroagoiko ur zikinen saneamendua (13.994 euro 2021ean), Alkizako udalerriko Hernio Gazumen balio ekologiko handiko 9,1 hektarea erostea (20.384 euro 2022an), Irungo Aiako Harria parke naturalean dauden lursail pribatuak erostea (35.000 euro 2022an), Debako Andutz mendiaren hegalean balio ekologiko handiko lurrak edo lehengoratze ekologikorako lurrak erosteko proposamena azpiegitura berdea udal-ondarean sartzeko (16.420 euro 2022an) eta Zarauzko Irita hezegunea berreskuratzeko udal-proiektua (25.116 euro 2022an).
650.000 euro Gipuzkoako 44 proiekturi eta 29 udalerriri zuzenduta
Ingurumen Zuzendaritzak 650.000 euro bideratu ditu diru-laguntza hori legegintzaldi honetan sustatzeko. Lurraldeko udalentzako diru-laguntza horri esker, 44 proiektu garatu dira Gipuzkoako 29 udalerritan.
2023koa 2019-2023 legegintzaldian egiten den laugarren deialdia da, eta zuzkidura handiena duena, udalek aurkeztutako proiektuen kopurua handitu egin dela ikusi baita, bereziki tokiko azpiegitura berdea hobetzeko inbertsioen esparruan.
2642