El imposible vencido: beligerantzia eta negoziazioa Probintzi Salbuetsietan (1717/18-1727/28)
El imposible vencido: beligerantzia eta negoziazioa Probintzi Salbuetsietan (1717/18-1727/28)
Aurten, 2018, ospatzen da Aduanetako Matxinadaren hirugarren mendeurrena
2018ko Apirilaren 12 eta 13, Donostia. Gipuzkoako Kanpusa. Carlos SantamarĂa Gunea. Antonio Beristain Auditoriuma
Aurten, 2018, ospatzen da Aduanetako Matxinadaren hirugarren mendeurrena.
Honako hau gertakari garrantzitsua da Gipuzkoako eta Euskal Herriko historian, gipuzkoarrek ezagutu behar duten beren historiako pasarte bat gaiaren inguruan eman diren azkeneko ikerketen bidez. Horretarako Felipe Varen erregealdian eta euskal XVIII. mendeko lehen erdialdian espezialistak diren historialari talde bat aukeratu da. Bilera zientifikoaren ondorioz 2019aren zehar liburu bat argitaratuko da Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, kongresuan aurkeztutako ikerketen testuekin.
Gertakari hau Espainiako Koroara Borboitarren ailegaerak sortutako testuinguru historiko zabalago eta konplexuagoa batean sartu behar da. Hauek ezarritako politika erreformistak, zentralizatzaileak eta uniformizatzaileak, Frantzian egin zuten bezala, non mende bat baino gehiago zeramaten goernuan eta neurri horiek aplikatzen, Aragoiko Koroako Planta Berriko dekretuen ezartzea ekarri zuten eta berarekin Aragoiko, Kataluinako, Mallokako eta Valentziako Foruen ezabatzea, austriar hautagaiari eman zioten laguntza zela eta. Euskal probintziek, aldiz, dinastia berriaren alde jarri ziren, eta horri esker beren foruak berretsiak izan ziren XVIII. mendearen hasieran. Dena den, Planta Berriaren ezarpena Aragoiko Koroan euskal lurraldean ere partzialki aplikatzen saiatu zen Koroa, aduanak kostara mugituz. 1717ko Aduanak mugiarazteko dekretuak, kontrabandoarekin eta euskal portuen askatasuna eta salbuespenekin bukatzen saiatzen zena, euskal jende xehea matxanarazi zuen, ezarritako neurriek kontsumitzaileak babesik gabe uzten baitzituen. Protestak bertako elite eta oligarkien aurka bideratu ziren, Erregearen neurriak praktikan jartzea leporatzen baizitzaien. Protesta eta neurrien arrakasta ezaren ondorioz, Koroak atzera egin behar izan zuen 1722an eta Aduanak berriro barrualdera eraman zituen. Nolanahi ere, kontrabandoa eta espekulazioaren kalteak ekidin nahiean, Koroak bertako probintzietako eta tokian tokiko botereekin negoziatu behar izan zuen eta 1727ko kapitulatua ezarri ere, legez kanpoko merkataritza jarduerak arautu eta kontrolatzeko asmoarekin. Kontrabandoa guztiz menperatzea eninezkoa zela jabetuta, eta behintzat zati bat bere eskuetara ailegatzearren, azkenean, Madrileko gortean izkutuan emandako negoziazio luzeei esker, bertan zeuden gipuzkoar entzutetsu eta garrantzitsuei esker, Koroak Karakasko Konpainiaren sorrera baimendu zuen 1728. Eredu europearrak jarraituta, politika merkantilista eta akzioek osatutako konpainia pribilegiatuaren lehenengo eredu honek 1784ra arte biziraun zuen, gero Filipinaseko Konpainian bihurtuko zelarik.
1682