Enplegagarritasun Estrategia lankidetzan diseinatzeko bilera
Enplegagarritasun Estrategia lankidetzan diseinatzeko bilera
Helburuak, erronkak eta ekintzak ezarriko dira, Elkar-EKIN planaren barruan
Markel Olano diputatu nagusia Gipuzkoako Garapen Agentzietako gerente eta ordezkariekin bildu da gaur goizean, lankidetzan zehazteko Enplegagarritasun eta Gizarte eta Lan Munduratzeko Gipuzkoako Estrategia 2018-2022. Olanok adierazi duenez, “Gipuzkoako Garapen Agentzien laguntza ezinbestekoa zaigu estrategia horren jarduera esparrua nahiz oinarria ezartzeko, baita helburuak, erronkak eta ekintzak finkatzeko ere”, beti ere Elkar-EKIN 2016-2020 Gipuzkoako Gizarteratze Planaren barruan.
Aipatutako planak, beste helburu batzuen artean, aurreikusten du gizarte bazterketa arriskuan edo ahultasun egoeran daudenen enplegagarritasuna “erraztea eta gizarte eta lan munduratzea lortzea”, nabarmendu du diputatu nagusiak. Eta gaineratu du, helburu horiek gauzatze aldera, Elkar-EKIN planaren gobernantza ereduak “izan nahiko lukeela lurraldean jarduten duten agente guztien arteko lankidetzaren emaitza”. Gaurko bilerak hurrengo asteotan izango du jarraipena, diputatu nagusia beste gizarte eragileekin bilduko baita, Lan Munduratzeko Gipuzkoako Estrategia elkarlanean diseinatzeko.
1490