Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Enplegua eta etorkizun berdeagoa bermatuko dituen Gipuzkoa baten aldeko proiektuak partekatu dituzte Andoaingo Udalak eta Aldundiak

Enplegua eta etorkizun berdeagoa bermatuko dituen Gipuzkoa baten aldeko proiektuak partekatu dituzte Andoaingo Udalak eta Aldundiak

Diputatu nagusia Andoaingo alkatearekin bildu da Etorkizuna Eraikiz kapsulak jasotako ekarpenak aztertzeko eta tokiko ekimen nagusiak ezagutzeko.

2022/06/06
Markel Olano, Maider Lainez eta Jose Ignacio Asensio

Andoaingo herritarrek etorkizunari begira dituzten proposamen nagusiak udalerrirako beharrezkoak diren azpiegiturak, mugikortasuna eta gazteriaren ingurukoak dira, joan den azaroaren 10ean Andoainen Etorkizuna Eraikiz kapsularen bidez jasotako 87 herritarrek egindako ekarpenek islatzen duten bezala; herritarren eskaeren artean, N1aren zarata hobetzea, gazteen aisialdirako azpiegiturak eta garraio publikoa hobetzea dago. Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak Maider Lainez alkatearekin gaur egin duen bileran eman ditu datu horiek, lurraldean garatzen ari diren etorkizuneko proiektu nagusiak ezagutzeko hainbat udalerritan egiten ari den bileren esparruan, eta herritarrek egindako ekarpenak elkarrekin aztertzeko.

          Diputatu nagusiak, Andoaingo alkatearekin izandako bileraren ondoren, non Jose Ignacio Asensio Ingurumena eta Obra Hidraulikoen diputatuak ere parte hartu duen, adierazi du “lurralde aurreratua, solidarioa eta kohesionatua garela, pertsona guztiei enplegua, babesa eta etorkizuna eskaintzen diena”; eta gaineratu du horretarako ezinbestekoa dela lankidetza-ildoak estutzea eta herritarren proposamenak eta iritziak jasotzeko bideak indartzea. Ildo horretan, erakundeen arteko lankidetzaren garrantzia nabarmendu du, herritarren egungo eta etorkizuneko beharrei modu integralagoan eta koordinatuagoan erantzuteko.


          “Gipuzkoak, etorkizunean ere, pertsona guztiei babesa, lana eta etorkizuna eskainiko dien lurraldea izan nahi du. Buru-belarri ari gara lanean helburu hori lortzeko, eta, horretarako, ezinbestekoa da lankidetza. Alde batetik, horrek esan nahi du erakundeen arteko lankidetza- eta harreman-ildoak estutu behar direla, eta, bestetik, herritarren proposamenak eta iritziak jasotzeko bideak indartu behar direla”, diputatu nagusiak Andoaingo alkatearekin elkartu ondoren azaldu duenez.

Azpiegiturak, gazteria eta mugikortasuna.

Erakundeetako arduradunek tokiko proiektu nagusiak partekatu dituzte bilera batean, eta joan den azaroaren 10ean Andoainen kokatutako Etorkizuna Eraikiz kapsularen bidez lortutako ekarpenak eta iritziak aztertu dituzte. Andoaingo biztanleei galdetzen zitzaien nola irudikatzen duten Gipuzkoa 2040an, eta diputatu nagusiak azaldu duenez, ezinbestekoa da gipuzkoarrei entzutea eta gizartearen beharrak, iritziak eta proposamenak jasotzea. Horretarako, proiektua tresna eraginkorra izaten ari da, eta dagoeneko 23 udalerritan eta unibertsitateko lau campusetan egon da, eta 3.000 ekarpen baino gehiago jaso dira.


          Ibilbide horretan jasotako ekarpen guztiak kontuan hartuko dira foru erakundearen aurrekontu parte-hartzaileen prozesuan, Olanok gaur azaldu duenez. Kapsulak 87 ekarpen jaso ditu Andoainen, eta horien artean beharrezko azpiegituren hobekuntzarekin lotutako proposamenak nabarmentzen dira. Jarraian, azpiegiturekin lotutako alderdiak, mugikortasunaren arloko proposamenak eta gazteen aldeko politiken beharra nabarmendu dira haien ekarpenetan.

          Era berean, Maider Lainez alkateak nabarmendu du herritarren eta erakundeen arteko entzute aktiboa eta bi norabideko harremana ezinbestekoa eta funtsezkoa dela, aurrera egiteko eta haien kezkak ezagutzeko.

Ildo horretan, Lainezek adierazi du andoaindarren kezken artean N-I errepidearen ibilbide berria dagoela, bai eta udalerriak zeharkatzen duen trafiko handiak jasaten duen zarata handia, garraio publikoan ezarriko diren hobekuntzak eta Andoain gero eta udalerri berdeagoa eta iraunkorragoa izateko eman beharreko urratsak ere.

Alkateak eskerrak eman dizkie Ahaldun Nagusiari, Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako diputatuari eta Kabineteko buruari egindako bisitagatik; izan ere, horrelako topaketek harremanak sendotzen dituzte, eta erakundeok elkarrekin lan egiten dugunean, onura ateratzen da gure herritartasuna.


          Diputatu nagusiaren iritziz, Etorkizuna Eraikiz programari esker, gobernatzeko modua eraldatzen ari da lurralde osoan. “Gipuzkoaren etorkizuneko erronkei erantzuteko asmoz 2016an proiektu hori abian jarri zenetik,  herritarrek aurkeztutako 125 proiektu bultzatu ditugu; halaber, 32 proiektu esperimental daude martxan eta bederatzi erreferentzia-zentro garatu ditugu erronka sozial eta ekonomiko guztietan eragiteko” adierazi du. Ahalegin horretan, ordea, funtsezkoa da udalerrien eta herritarren parte-hartzea bultzatzea. “Gainerako erakunde, enpresa, eragile sozial eta, oro har, herritarren parte-hartzeak indar handia ematen dio gobernantza eredu berri horri. Guztion ekarpena eta konpromisoa ezinbestekoak dira etorkizuna eraikitzeko” gaineratu du.

  

2529