Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Ingurumen Gunearen esleipena desblokeatu du EAEko Auzitegi Nagusiak

Ingurumen Gunearen esleipena desblokeatu du EAEko Auzitegi Nagusiak

Asensiok iragarri du esleipena berehala sinatuko duela, eta obrak martxoan hasiko direla.

2017/01/29

"Epaiak ez du zalantzarik uzten, egoera argitzen du, eta berehala sinatuko den esleipenaren prozedura desblokeatzen du". Hitz horiek erabili ditu José Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatuak EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiari buruz hitz egiteko, zeinaren bidez ezesten baita Gurasos-ek eskatutako aurretiazko neurrien ezarpena Gipuzkoako Ingurumen Konplexuaren prozedura eteteko. Azken ebazpen judizial horrek baietsi egiten du zenbait epaitegik ezarritako ildoa, horiek behin eta berriz ezetsi baitituzte Gipuzkoako Batzar Nagusiek onartutako Hondakinen Planenean aurreikusten diren azpiegiturak geldiarazteko eskaerak. Zentzu horretan, Asensiok azpimarratu duenez, "beste behin epaitegiek ezezkoa eman diete Bilduri eta Hondakinen Planaren aurka daudenei, eta orobat gogorarazi diete Gipuzkoako ordezkari legitimoek onartutako arauak errespetatu egin behar direla". Halaber, Asensiok  demokratikoki onartutako erabakiak gipuzkoar guztien baliabide publikoekin sistematikoki errekurritzeko estrategia arbuiatu du.

Epaiaren edukiari dagokionez, diputatuak nabarmen du ezen, gaur ezagutu den  baina 2017ko urtarrilaren 1ean eman zen epaiarekin, EAEko Auzitegi Nagusiak ezetsi egiten duela GURASOS ELKARTEAk eskatutako aurretiazko neurria Gipuzkoako Foru Aldundiari luzatu zion eskaerari dagokionez, hartara hausnarketa parte-hartzaile bat hasteko, hondakinak erraustearen bidez energia balorizatzeko planta bat eraikitzea edo ez erabakitzeko, eta, bien bitartean, kontratuaren lizitazioa eteteko. Eskaera hori 2016ko uztailaren 28an ezetsi zuen Diputatuen Kontseiluak.

Epaiak jokoan dauden interesak aurrez aurre jartzen ditu, eta ondorioztatzen du elkarte apelatzaileak aldarrikatzen duen partaidetza interesa ezin dela egon jada nabarmen atzeratu den planaren exekuzioaren interes publikoaren gainetik.

Orobat dio proiektuak jatorrizko legitimotasun sendo bat duela, Batzar Nagusiek onartu zuten Plan integralak bermatzen baitu, eta hori ezin duela gainditu 2016ko maiatzean sortutako elkarte baten gertatzezko interesak, xede dutenak aspaldi planifikatu edo programatu diren jarduera publikoak auzitan jartzea.

Aurrez aurre jarrita, batetik, interes publiko handi batzuk, Lurralde Historikoko biztanle guztientzat garrantzitsuak diren alderdi eta ondasun juridikoak hartzen dituztenak (osasuna, ingurumena), hala gertatzen baita hiri hondakinen tratamendu eta kudeaketarekin, eta, bestetik, antolakuntza gisa antolatuta eta oso mugatuta dagoen talde baten interesa desadostasun argudioak indarrean jartzeko, noiz eta plan eta proiektu horiek gauzatzeko azken fasean daudelarik, azken hau sakrifikatu behar da pisu gutxiago duenez gero.

José Ignacio Asensiok esan du bereziki garrantzitsuak direla oinarri juridiko horiek, garbi aldezten baitute GHHKPOaren aurreikuspenak arauei begira eta Gipuzkoako interes orokorrak babestuta garatu eta bete behar direla.   

  

1765