Errefuxiatuen inguruko diskurtsoa aztergai
Errefuxiatuen inguruko diskurtsoa aztergai
Adituak, kazetariak eta elkarte eta erakundeetako ordezkariak batu ditu Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen zuzendaritzak, solasaldi batean.
2018/06/01
Aniztasunerako Bizikidetzarako Foru Planaren ekintzen barruan, errefuxiatuei buruzko informazioa hedabideetan ematen zaion trataerari buruzko lansaioa egin dute gaur, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen zuzendaritzak antolatuta, Etorkizuna Eraikiz gunean. 40 bat lagunek hartu dute parte ekarpenak egin eta iritziak emanez.
Ane Irazabal nazioarteko kazetariak, Andres Krakenberger Giza Eskubideetan adituak eta Maribel Vaquero, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen zuzendariak osatu dute solasaldia, Mariano Ferrer kazetariak gidatuta.
1343