Eskola kirola bertan behera utzi da bihar, apirilak 2, 14:00ak arte
Eskola kirola bertan behera utzi da bihar, apirilak 2, 14:00ak arte
Kultura eta Kirol Departamentuak, Harkaitz Millan diputatua buru duela, eskola-kirola bihar, larunbata, apirilak 2, 14:00ak arte etetea erabaki du, elur-arriskuagatiko alerta laranjaren iragarpen meteorologikoa dela eta.
2022/04/01
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Departamentuak, Harkaitz Millan diputatua buru duela, eskola-kirola bihar, larunbata, apirilak 2, 14:00ak arte etetea erabaki du, elur-arriskuagatiko alerta laranjaren iragarpen meteorologikoa dela eta.
Kirol Zuzendaritza dagoeneko jarri da harremanetan Gipuzkoako ikastetxeekin eta kirol federazioekin.
Jarduera hauek eteten dira:
- Ingurune naturalean egiten diren jarduerak (mendia, uretako kirolak…)
- Espazio irekietan egiten diren jarduerak (belar-zelaiak, eskolako patioak, hondartzak, aire zabaleko atletismoko pistak…)
Bestalde, Kultura eta Kirol Sailak gogorarazi nahi izan du “sor daitezkeen egoeren aurrean zentzuz jokatzea gomendatzen dugu”.
1781