Eskolania berme onena da Easo Abesbatzari jarraipena emateko, eta aktibo baliagarriena musika zaletasuna eta kultura bizirik mantentzeko
Eskolania berme onena da Easo Abesbatzari jarraipena emateko, eta aktibo baliagarriena musika zaletasuna eta kultura bizirik mantentzeko
Eskolania berme onena da Easo Abesbatzari jarraipena emateko, eta aktibo baliagarriena musika zaletasuna eta kultura bizirik mantentzeko
Aldundiaren omenaldia bere 25. urteurrenean
Gipuzkoako Foru Aldundiak omenalaldia egin dio gaur Easoko Eskolariari bere 25. Urteurrenean.
Kulturako Dipututatu den Denis Itxasok azpimarratu du garai hauetan, non teknologia, komunikazioa eta ikuskizuna, hitzaren adierarik ez ohorezkoenean, esparru guztietan gainditzen diren, eta are gehiago gazteen artean, meritu berezia duela Easo Abesbatzaren Eskolaniaren lanak. “Kulturako diputatu naizen aldetik, niretzat hunkigarria da gaur hemen egotea ume eta gazteekin, eta baita gurasoekin ere, musika aukeratu dutelako beraien seme-alaben prestakuntzaren zati garrantzitsu bat izateko eta, ondorioz, kulturaz gozatzeko aukera ematen dietelako. Hunkigarria da, izan ere, sentsibilitatean eta musika balioetan oinarritutako hezkuntza hori lagungarri izango zaielako kulturaren alderdi asko aintzat hartzeko”, adierazi du.
Itxasorentzat lan horrek Eskolania bera gainditzen du, “gaurko abesbatza osatzen duten ume eta gazteak direlako berme onena Easo Abesbatzari jarraipena emateko, eta aktibo baliagarriena musika zaletasuna eta kultura bizirik mantentzeko”.
Azken 25 urteetan, Eskolaniak errepertorio zabala landu du, baina antzinako musikan espezializatu da bereziki eta, horrela, goreneko mailako talde eta pertsona ospetsuekin aritu da lanean, John Eliot Gardiner eta Tom Koopman-ekin besteak beste. Halaber, sarritan parte hartu du operan eta musika sinfoniko eta koralaren esparruan. Interpretazio horietaz gozatzeko aukera ere izan dugu Gipuzkoan, ospe handia duen Musika Hamabostaldian, beste ekialdi batzuen artean.
Itxasok eskertu egin dio Easo Abesbatzari musikaren kultura babesteko eta zabaltzeko egiten duen lanagatik, eta,bereziki Eskolaniako zuzendari den Gorka Mirandari eta aurretik lan horretan aritu zirenei José Luis Aranburu eta Josean Pascuali.
Ekitaldia gaztetxoek “Aurtxoa seaskan” abestu dute eta ondoren, Aldundiko arkupeetan EASOKO abesbatza guztien kideek (EASO, Schola, Capera Gregorianista, Araoz Gazte, Araoz Abesbatza, y EASO-ARAOZ) “Agur Zaharra” eta “Lau Teilatu” abestu dituzte Eskolaniako kideekin batera.
1836