Aldundiak osasun publikoa berrmatuko du Balorizazio Energetiko Plantaren azterlan epidemiologikoa eginez
Aldundiak osasun publikoa berrmatuko du Balorizazio Energetiko Plantaren azterlan epidemiologikoa eginez
Aldundiak osasun publikoa berrmatuko du Balorizazio Energetiko Plantaren azterlan epidemiologikoa eginez
Enpresa lehiaketa publiko ireki baten deialdiaren bitartez aukeratuko da.
Enpresa lehiaketa publiko ireki baten deialdiaren bitartez aukeratuko da eta egun eremuan kutsadurak duen eragina aztertuko du, etorkizunean gainditzen ez dela bermatzeko
José Ignacio Asensio. “Ziur gaude Europak ezarritako baldintzak betetzen direla baina ingurumenaren iraungarritasuna eta osasun publikoaren irizpideak aplikatzen direla bermatu nahi dugu”
Ingurumen Diputatu José Ignacio Asensiok iragarri duenez, bere Departamentuak asistentzia bat kontratatuko du energia balioztatzeko plantarekin lotutako azterlan epidemiologiko bat egiteko, eta horretarako, lehiaketa publiko baten deialdia egin da, azterlanaren espezifikotasuna kontuan hartuta, enpresa espezializatu bat kontratatzearren. Kontratuak 3 urte iraungo du eta bere balioa 450.000 €-tan zenbatetsi da. Azterlana 2017ko uztailean hasi eta 2019ko abenduan amaituko da.
Aldundiaren nahia da azpiegitura berria abian jartzean ingurumenaren iraungarritasunaren eta osasun publikoaren inguruko irizpideak aplikatzen direla bermatzea, eta nahiz eta “ziur gaude Europako Zuzentarauek ezarritako baldintzak betetzen direla, baina ingurumenaren iraungarritasunaren eta osasun publikoaren inguruko irizpideak aplikatzen direla bermatu nahi dugu eta gizartearekiko gardentasun-prozesuarekin jarraitu, Plantaren inguruneko osasun publikoa ebaluatzeko azterlan epidemioologiko bat eginez”, azaldu du Asensiok.
Horregatik, plantaren eraikuntza-fasearekin bat etorriz (2017-2019), abian jarri aurretik, azterlan epidemiologiko bat egingo da konplexutik gertu bizi direnen kutsatzaileekiko esposizio-balioak zehazteko, eta emaitzak etorkizunean baliagarriak izango dira inguruko biztanleek aurretik zuten osasunari buruzko balioak eta planta jardunean dagoen bitartean agertzen diren balioak alderatzeko. Zentzu honetan, foru-arduradunak adierazi du zehaztasun zientifikoa eta informazioaren erabateko inpartzialtasuna bermatzeko, azterlan epidemiologikoa lehiaketa publikoaren bitartez kontratatuko enpresa independente batek egingo duela.
Azterlanak hiru lan-lerro izango ditu. Lerro bakoitzean aditu batek eta epidemiologiaren arloan esperientzia zabala duen azterlan-zuzendari batek jardungo dute. Hauek izango dira lan-lerroak: airearen kutsatzaileekiko esposizioaren ebaluazioa; kutsatzaileekiko esposizioaren ebaluazioa biomarkadoreen analisitik abiatuta; epe labur eta luzeko osasunaren ebaluazioa.
Airearen kutsatzaileekiko esposizioa kaptadore atmosferikoen bitartez neurtuko da, eta biomarkadoreena, populazioan jasotako laginen bitartez. Esposizioaren eraginpean dagoen eremuan egindako neurketak plantatik urrun dagoen eremu batean –kontrol-eremua deitutakoa– egindakoekin kontrastatuko dira.
Azterlanaren emaitzek bai ingurumenean bai organismoan kutsatzaileekiko esposizioaren balioak finkatuko dituzte, baita gipuzkoar biztanleen osasun orokorraren balioak ere.
1703