Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Etorkizuna Eraikizek Gipuzkoako erronka nagusiei erantzuteko tresna nagusia izaten jarraituko du

Etorkizuna Eraikizek Gipuzkoako erronka nagusiei erantzuteko tresna nagusia izaten jarraituko du

Proiektu estrategikoetara bideratzen dira baliabide gehienak, eta bere geroa blindatu du konpromiso kredituetan beste 93 milioi euro aurreikusi baitira.

Loiolan egin da plenario-bilera.

Gipuzkoako Foru Aldundiak Etorkizuna Eraikizen aldeko apustua egiten jarraituko du, lurraldearen oraingo eta etorkizuneko erronka handiei erantzuteko tresna nagusi gisa. Konpromiso horren ondorioz, foru aurrekontuek 51 milioi euro esleitu dizkiete Etorkizuna Eraikizi lotutako ekimenei; gehienak lurraldeko proiektu estrategikoak abian jartzeko eta funtzionatzeko dira (40,3 milioi). Gainera, Etorkizuna Eraikiz ekimenak bere etorkizuna bermatzen du, foru kontuek 93 milioi euro gordetzen baitituzte konpromiso kredituetan proiektu honi lotutako lan ildoetarako. “Gipuzkoa eta mundua aurrekaririk gabeko eraldaketa prozesu baten aurrean daude, eta Etorkizuna Eraikiz da datozen aldaketa handiei aurrea hartzeko aukera emango digun tresna”, azpimarratu du Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak.

Etorkizuna Eraikizen Plenarioa elkartu du gaur, proiektuan parte hartzen duten eragile nagusiak biltzen dituen organoa, urtearen balantzea egiteko eta hurrengo urteko jarduera ildo nagusiak zehazten hasteko. Bilkura Loiolako Santutegiko Espiritualtasun Zentroan egin da, Azpeitian, eta bertan ehun bat pertsonak hartu dute parte. Besteak beste, bertan izan dira foru Gobernuko kideak, Olano bera buru zela; foru zuzendariak eta proiektu estrategikoak kudeatzeaz arduratzen diren fundazioetako zuzendariak; eta Etorkizuna Eraikizen parte hartzen duten unibertsitateetako ordezkariak; baita lurraldeko beste eragile ekonomiko eta sozial batzuetako ordezkariak ere.

Diputatu nagusiak, bere hitzaldian, nabarmendu du Etorkizuna Eraikiz erabat finkatuta dagoela. Gogorarazi duenez, foru programak 11 proiektu eta estrategia ditu gaur egun (MUBIL, Adinberri, Naturklima, Ziur, Arantzazulab, Badalab, 2deo, LABe, Elkar-Ekin Lanean, Quantum eta Gantt), 26 proiektu esperimental ditu martxan, herritarren 140 proiektu bultzatu ditu, think tank indartsu bat du, non ibilbide profesional kontrastatutako 90 pertsonak parte hartzen duten eta dagoeneko 50.000 pertsona eta 50 eragile ekonomiko eta sozial baino gehiagok hartu dute parte antolatu dituen ekintza edo proiektu ezberdinetan.

Olanok defendatu du desberdinkeriaren aurka borrokatzea dela oraindik ere Foru Aldundiaren helburu estrategiko nagusia, “Europa mailan klaseko onenen artean egoten jarraitzeko”. Ildo horretan, funtsezkotzat jo du Etorkizuna Eraikizek lantzen dituen erronkei eraginkortasunez erantzutea, hala nola aldaketa demografikoari, klima-aldaketaren mehatxuari, digitalizazioari edo trantsizio energetikoari. “Gipuzkoari ez ezik, egungo mundu osoari eragiten dioten gai nagusiak dira, eta oraingoz ez dago horiei erantzuteko errezeta magikorik. Horregatik, aukera esparruetan dugun espezializazio maila hobetzeko eta erantzun berritzaileak proposatzeko aukera baten aurrean gaudela uste dut. Anbizioz jokatu nahi dugu, eta Etorkizuna Eraikiz da horretarako tresna”, azpimarratu du foru arduradunak.

Jose Ignacio Asensiok, bere aldetik, azaldu du ekintzetara pasatzeko momentua dela, “orain arte jasotako guztia gure aurrekontu eta legeetan islatu beharra dugu”. Foru diputatuak adierazi duenez, “lankidetza berriak behar ditugu indartu, inklusibitate eta aniztasunez, gizarteari zabalduaz egindakoa eta ditugun erronkak partekatuaz”. Amaitzeko, gaineratu du “aurreikuspen-politikak landu behar ditugu ere, jendearen %80an, udaletxe eta foru aldundira gerturatzen baita hasiera batean, beharrei aurreratu behar gara”.

  

6052