Europak 2020rako ezarritako helburuak betetzeko pauso batera dago Gipuzkoa
Europak 2020rako ezarritako helburuak betetzeko pauso batera dago Gipuzkoa
Asensio: “Gaikako bilketaren eta birziklatzearen aurrerapenek eta Zubietako azpiegiturek Gipuzkoa kokatuko dute Europako herrialde garatuenen mailan”.
Birziklatze tasa %48,87koa da, 2020rako Europar Batasunak ezarritako helburutik puntu bakarrera dago.
José Ignacio Asensio: “Gaikako bilketaren eta birziklatzearen aurrerapenek eta Zubietako azpiegiturek Gipuzkoa kokatuko dute Europako herrialde garatuenen mailan”.
Bigarren urtez, gaikako bilketak errefusa frakzioa gainditzen du tona kopuruan zein ehunekoan. Gaikako bilketa %52,99koa da eta errefusa berriz, %47,01ekoa.
47.145 bio-hondakin tona jasotzen dira, 2016an baino 5.000 tona gehiago. Hobekuntza honek bosgarren edukiontziaren eraginkortasuna egiaztatzen du berriro ere. Papera eta kartoia eta ontziak frakzioen gaikako bilketa handitu da ere, eta errefusak berriz, behera egin du.
Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Diputatuak, José Ignacio Asensiok, hiri- hondakinen bilketa eta birziklatzeari buruzko 2017ko datuak ezagutzera eman ditu. Datuak oso onak direla jakinarazi du, 2016. urtearen aldean gaikako bilketa tasa igotzen jarraitzen dela adierazten baitute, eta horrek gipuzkoarrek duten kontzientziazio eta konpromiso maila altua erakusten du. Gainera, bigarren urtez gaikako bilketak errefusa frakzioa gainditzen du tona kopuruan zein ehunekoan. 2017an 171.811 tona hondakin bildu da gaika, 2016an baino 10.000 tona gehiago. Gaikako bilketa tasa %52,99koa da, 2016an baino 2,79 puntu gehiago. Errefusak berriz, behera egin du. 152.427 tona bildu da, %47,01a alegia. Foru Diputatuak nabarmendu du bigarren urtez gaikako bilketak errefusa frakzioa gainditzen duela tona kopuruan zein ehunekoan.
2017ko datuetan, bio-hondakinaren gaikako bilketan lortutako zifrak nabarmentzen dira. 47.145 tona bildu dira, 2016an baino 5.000 tona gehiago; hortaz, %10,66ko igoera suposatzen du 2016ko tasaren aldean. Gaikako bilketa osoan 10.000 tona handitu dira, horren erdia bio-hondakinarenak dira. “Bio-hondakinaren bilketaren hobekuntzak bosgarren edukiontziaren eraginkortasuna egiaztatzen du. Bosgarren edukiontzia hedatzen den heinean, gaikako bilketaren datuak hobetzen dira”, adierazi du Asensiok zeinek hiritarren konpromiso handia eskertu eta goraipatu du eta elkartasun eta konpromiso norabide honetan jarraitzea bultzatu du.
Birziklatze tasa %48,87koa da, 2020rako Europar Batasunak ezarritako helburutik puntu bakarrera, eta joerak dio 2018rako helburua gaindituko dela. Honen inguruan Ingurumeneko Diputatuak gaineratu du gaikako bilketaren eta birziklatzearen aurrerapenek eta Zubietako azpiegiturek Gipuzkoa kokatuko dutela Europako herrialde garatuenen mailan.
Birziklatze maila desberdina da hondakin motaren arabera. Paperari eta kartoiari dagokionez gainditu egin da helburua (%70), % 75,36ko tasara iritsi baita. Ontzien kasuan, ordea, helburura iristen ari gara (%70), birziklatze tasa %62,81koa baita. Nabarmentzekoa da ontzien birziklapenaren handitzea 2016. urtearen aldean, 8,7 puntu handitu baita. Bio-hondakinei begiratuta, tasa 4 puntu igo da, %50eko helburutik 10 puntura. Azkenik, beirak %77,34tik %78ra igo da eta Europak ezarritako helburua gainditzen du, %75a. 2017ko grafikoan ikusi daitekeen bezala frakzio guztietan igo dira birziklatze tasak.
Igoera hori mankomunitate guztietan gertatu da, Urola Kostan eta Debagoienan izan ezik. Azken hauetan zertxobait egin du behera, 1,32 puntu Urola Kosta eta 0,94 Debagoienan.
1374