Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Euskarak lantokian duen egoera autodiagnostikatzeko tresna berria abiarazi du ‘LH Duala euskaraz’ egitasmoak

Euskarak lantokian duen egoera autodiagnostikatzeko tresna berria abiarazi du ‘LH Duala euskaraz’ egitasmoak

Laneki elkarteak eta Aldundiak elkarlanean martxan jarri duten erramintak lau aldagai hartzen ditu kontuan enpresa batean euskarak duen egoera baloratzeko: harrera, hizkuntza paisaia, lankideak eta instruktoreak.

‘LH Duala Euskaraz’ egitasmoaren baitan, Laneki Elkarteak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoako lantokien euskara maila ezagutzea ahalbidetzen duen autodiagnostiko tresna garatu dute. Autodiagnostiko tresna 30 galdera laburrez osatutako galdetegi bat da, lurraldeko sare profesionaleko edozein lantokik bost minututan bete dezakeena eta lantokiaren egungo balorazioa egiten duena, enpresan euskarak duen presentzia ezagutzeko aurreneko gerturatze bat egin ahal izateko.

 

Tresna honetan jasotako galderek lantokiaren egunerokoan euskarak duen presentzia agerian uztea dute helburu, eta balorazio bat egiteko, tresnak lau aldagai hartzen ditu kontuan: harrera, hizkuntza paisaia, lankideak eta instruktoreak. Modu horretan, lantoki bakoitzak duen euskara maila ezagutu daiteke eta horretan hobetzeko gomendioak jaso. Autodiagnostiko tresna lotura honetan erabili daiteke: https://jakinbai.eus/autodiagnostikoa

 

“LH Duala Euskaraz” egitasmoa

Autodiagnostiko tresna honekin, ‘LH Duala Euskaraz’ egitasmoak lantokien esku jartzen duen zerbitzua osatzen da. 2020-2021 ikasturtean Gipuzkoan Lanbide Heziketa euskaraz inoiz baino ikasle gehiagok egin zuten, matrikulatuen %40k hain zuzen, eta goranzko joera hori mantendu ahal izateko baliabide egokiak jarri behar dira lantokien esku, autodiagnostiko tresna hau, besteak beste. Bere aktibitatean euskararen erabilera normalizatzea aberasgarria da edozein lantokirentzat, lehiakorragoa izan eta zerbitzu osoago bat eskaintzea ahalbidetuko baitio. Hori dela eta, ideia horri indarra emanez, egitasmoak Euskaraz, balioa erantsi lanari! mezua nabarmendu nahi du, lantokietan euskara txertatzeak epe luzerako abantailak suposatuko baititu.


Lantokiek egitasmoa ahalik eta gehien baliatu ahal izan dezaten, ‘LH Duala Euskaraz’ egitasmoak lantokien eskura jarri nahi ditu euskaraz bertako egunerokoan txertatzeko baliagarriak izango diren tresnak (marka, autodiagnostikoa, geomapa, Lanenpres gida, 
  

1930