Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Hainbat adituk eta graduondoko ikaslek gogoeta egin dute klima aldaketak elikadura sisteman duen eraginari buruz

Hainbat adituk eta graduondoko ikaslek gogoeta egin dute klima aldaketak elikadura sisteman duen eraginari buruz

Ingurumen Departamentuak parte hartzen du Basque Culinary Center-ek antolatutako Gastronomia Jasangarriari buruzko XI. Jardunaldian, elikadura-sistemaren eta klima aldaketaren arteko lotura jorratzeko.

2022/11/23
Jornada Gastronomía Sostenible

José Ignacio Asensio: «Horregatik, orain inoiz baino beharrezkoagoa da hausnartzea nola eraldatu behar den elikadura sistema eta gastronomiak zer paper duen klima aldaketari aurre egiteko eraldaketa prozesu horretan».

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak antolatutako Hondakinak prebenitzeko Europako Astearen baitan, Ingurumeneko diputatu José Ignacio Asensiok hasiera eman dio Basque Culinary Centeren Gastronomia Jasangarriari buruzko XI. jardunaldiari; aurtengo edizioaren ardatz nagusia izango dira klima aldaketa eta horrek elikadura sistemarekin duen lotura. Helburu horrekin, Basque Culinary Centereko ikasleek gogoeta egin dute hausnartzeko klima aldaketak gure elikatzeko modua nola eraldatuko duen eta gastronomiaren sektoretik nola lagun daitekeen eragin horren aurka borrokatzen.

Horri dagokionez, José Igancio Asensio Ingurumeneko diputatuak gogorarazi duenez, «egungo elikagaiak ekoizteko eta kontsumitzeko sistemak nabarmen laguntzen du klima aldaketa, berotegi efektuko gasen isurien % 25 egiten baititu. Are gehiago, ekoizten diren elikagaien heren bat bota egiten da, eta horrek arazo soziala ere eragiten du. Horregatik, orain inoiz baino beharrezkoagoa da hausnartzea nola eraldatu behar den elikadura sistema eta gastronomiak zer paper duen klima aldaketari aurre egiteko eraldaketa prozesu horretan».

Klima aldaketa da gizarte gisa datozen urteetan topatuko dugun erronka handietako bat. Ildo horretan, klima aldaketaren eragina dagoeneko erreala da, planetaren batez besteko tenperatura igo da, itsas maila ere gorago dago eta muturreko fenomeno meteorologikoen maiztasuna eta intentsitatea handitu egin da. Horrek eragiten dio jaten dugunari ere, NBEren arabera, klima aldaketak arriskuan jartzen baitu elikadura segurtasuna eta aurreikusten baita 2080rako 600 milioi pertsonak izango dutela malnutrizioa.

  

3282