Foru Aldundiak Beasainen gertatutako eraso sexista salatu du
Foru Aldundiak Beasainen gertatutako eraso sexista salatu du
Gipuzkoako Foru Aldundiaren erakunde adierazpena
Bart sexu erasoa jasan izanagatik Beasainen emakume batek jarri duen salaketa dela eta, Gipuzkoako Foru Aldundiak gaitzespen gogorrena azaldu nahi du gertakari honen aurrean eta bere laguntza nahiz begikotasun osoa adierazi nahi die erasoa pairatu duen emakumeari eta haren ingurukoei.
Emakumeen aurkako indarkeriak erasotzaile eta biktima banakakoak ditu beti, noski, baina arazo sakon bat dauka jatorrian: emakumeak kontrolpean eta mendean izan nahi dituzten jarrera eta ideia matxistak.
Gipuzkoako Foru Aldundiak bat egiten du Beasaingo Udalak erasoa gaitzesteko aho batez onartu duen adierazpenekin eta bihar, uztailak 14 igandea 13:00etan Erauskin plazan deitu duen elkarretaratzearekin bat egiteko deia luzatzen die herritarrei. Elkarretaratzean parte hartuko du Aldundiko Emakumeen eta Gizonen Berdintasuneko Organoko zuzendariak, Miren Elgarrestak.
1804