Foru Aldundiak Kultur Memoriak ekimena bultzatu du ondare soziokultural material zein materiagabea babesteko
Foru Aldundiak Kultur Memoriak ekimena bultzatu du ondare soziokultural material zein materiagabea babesteko
Foru Aldundiak Kultur Memoriak ekimena bultzatu du ondare soziokultural material zein materiagabea babesteko
Mapatze parte hartzaile bat egin da. Arrasateko biztanleek udalerria esploratu eta miatu dute, eta errealitate soziokulturala identifikatu eta dokumentatu dute
Mapatze parte hartzaile bat egin da. Arrasateko biztanleek udalerria esploratu eta miatu dute, eta errealitate soziokulturala identifikatu eta dokumentatu dute, sorkuntza formatu desberdinak erabiliz (bideoa, audioa, argazkilaritza, artxiboko materiala, ibilbideak…).
Ekimen hori lehenik Arrasaten, Eibarren eta Azpeitian jarri da abian.
Itxaso: «memoria kolektiboa berreskuratzea funtsezkoa da ondare soziokultural bat sortzeko, horrekin identifikatuta senti gaitezen, eta, balioen oinarri bat ezar dezagun, gipuzkoar guztiok partekatua». “Kulturak gizarte kohesiorako tresna bat ere izan behar du, eta, Kultur Memoriak ekimena aurrerapen bat da norabide horretan”.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultur departamentuak, Koldo Mitxelena Kulturunea eta Arrasateko Udalak aurkeztu dituzte Kultur Memoriak proiektuaren emaitzak; Arrasateko memoriari eta ondareari buruzko mapatze parte hartzaile eta sorkuntza soziokulturalari buruzko proiektu bat.
Kultur Memoriak mapatze parte hartzaile bat egiteko esperientzia pilotu baten gisa planteatzen da. Arrasateko biztanleak udalerria esploratu eta miatu dute, bertako errealitatea identifikatuz eta dokumentatuz, eta haien zein beste pertsona batzuen memoriak aktibatuz gai desberdinen inguruko dokumentazioa biltzeko, ikus-entzunezko baliabideak (elkarrizketak), eta artxiboko argazkiak erabilita.
Kulturako diputatua den Denis Itxasok proiektu horren garrantzia azpimarratu du, eta adierazi duenez, «memoria kolektiboa berreskuratzea funtsezkoa da ondare soziokultural bat sortzeko, horrekin identifikatuta senti gaitezen, eta, balioen oinarri bat ezar dezagun, gipuzkoar guztiok partekatua».
Premisa horiekin eman zaio lan prozesuari hasiera Arrasaten, proiektua eragile eta pertsona desberdinen aurrean aurkeztuta, ekimena ezagutzera eman eta parte hartzera gonbidatzeko helburuarekin. Aurkezpen publikoa egin ondoren, deialdi bat ireki, zen parte hartzeko interesa zutenek edukien eta narrazioen sorkuntzako mintegietan izena eman ahal izateko.
Izena eman zutenekin lehen mintegi bat egin zen, eta bertan, hainbat dinamika egin zituzten parte hartzaileen artean lanketa gaiak izango zirenak erabakitzeko, gertakari, jarduera eta gertaera sozial eta/edo kulturalak identifikatzeko.
Kooperatibismoaren sorlekuan ezin bestela izan, beste gai batzuen artean, Arrasateren sorrera eta garapen kooperatiboaren errepaso historikoa egingo zuen kontakizun bat sortzea proposatu zen; Udalaitz mendiaren magaleko meatzeetan egindako lehen mineralen erauzketa lanetatik hasi eta kooperatiben sorrerara arte. Beste pertsona batzuek Arrasaten euskarak izan duen historia hurbila lantzea proposatu zuten, eta batez ere, Arrasate Euskaldundu Dezagun euskararen sustapenerako eta erabilerarako elkarteak zer ekarri duen lantzea. Gainera, elkarte hori beste batzuen hazia izan zen, zeinak adin eta jatorri desberdinetako pertsonekin euskarari lotutako jarduerak bultzatzen zituzten eta dituzten.
Mintegietan beste gai batzuen gainean lan egitea proposatu zen, guztiak interes handikoak: baserrien ondare material zein materiagabea, immigrazioa eta kultura aniztasuna, kulturari lotutako herri-tradizioak (musika, dantza, gastronomia, festak…) eta etnografiarekin eta Arrasateko herensugea bezalako kondairekin eta bailarako auzolanarekin lotutako beste hainbat gai. Azkenik, Industria eta Kooperatibismoa lantzeko talde interesatu bat sortu zen, eta Hizkuntza eta Hezkuntzari buruzko beste bat ere bai.Proposatutako bi gai horietatik abiatuta, parte hartzaileek hainbat toki eta pertsona identifikatu zituzten, kontakizuna sortzen eta gai bakoitzari buruzko memoria eraikitzen lagundu zezaketenak.
Industria eta Kooperatibismoa proiektuan, mugarri den Arrasate Zientzia Elkartea entitateak parte hartu du, bazkideetako baten testigantzen bidez. Aipu historiko bat egin du industriaren jatorriari, mineralen erauzketari, burdinolei, eta Arrasateko altzairuaren kalitateari buruz, zeina XV eta XVII. mendeetan Europako onenetarikotzat jo zen. Industria horren bilakaerak industria txiki askoren sorrera ekarri zuen: Unión Cerrajera, bailarako industrian enpresa erreferentea izan dena urte askoan; Vasco-Navarro trenbidearen iritsiera; industriaren garapena; José María Arizmendiarrieta; eta gaur egunera arteko mugimendu kooperatiboaren garapena eta hazkundea.
Euskarari buruzko proiektuan, iritzia eman dutenek Arrasate Euskaldundu Dezagun elkartearen historiaren errepaso bat egin dute, eta nabarmendu dute, bai horrelako elkarte batek sorreraren momentuan izan zuen garrantzia, bai urteetan zehar aurrera eraman dituen jarduerak. Beste gauza asko ere izan genitzakeen mintzagai, aztertu ditugun baina azkenean gauzatu ez diren historia handi asko. Etorkizunean istorio horiek zein beste batzuk tokia izango dute Arrasateko memoria soziokulturalari buruzko gunean.
Arrasateko memoria soziokulturala irudikatzeko lan prozesu bat bultzatu du Kultur Memoriak proiektuak, haien testigantzekin eta ezagutzarekin beraien hiria irudikatzen lagundu duten biztanleei esker.
Kultur Memoriak proiektuaren web orrian kontsultatu ahal izango da. Ikus-entzunezkoak eta irudiak hainbat modutara ikusi ahal izango dira: mapetan, mosaikoetan, ibilbideetan…
Proiektua otsailetik maiatzera bitartean burutu da.
Itxasok honako hau azpimarratu du: «kultura kohesiorako tresna izan behar da baita ere, eta norabide horretan doan aurrerapena da Kultur Memoriak».
1419