Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Gabonzahar-gaueko ospakizunetan tentu osoz jokatzea eskatu du Gipuzkoako Foru Aldundiak

Gabonzahar-gaueko ospakizunetan tentu osoz jokatzea eskatu du Gipuzkoako Foru Aldundiak

Pertsonentzat eta ondasunentzat material piroteknikoa erabiltzeak dakarren arriskua gogorarazi die foru erakundeak herritarrei

Gabonzahar gaua

Datozen ospakizun egun hauetan Prebentzioa, Su Itzalketa eta Salbamendurako Gipuzkoako Foru Aldundiaren zuzendaritzak egunotan zuhurtziaz jokatu eta arrisku egoerak ekiditea eskatu die herritarrei, batez ere suteak sor ditzaketen elementuak erabili aurretik. Irune Berasaluze, Gobernantza diputatuak herritarrei eskatu die “arreta osoz” eta “sen onarekin” jardutea Gabonzaharretako ospakizunetan zehar, ohikoa baita material piroteknikoaren erabilera dela eta, ezbehar eta istripu kopuruak gora egitea egun hauetan.

Suziriak, bengalak, eta bestelako piroteknia artikuluak erabiltzeak dakarren arriskua azpimarratu du Berasaluzek, bai pertsonentzat, eta baita ondasunentzat ere. “Material piroteknikoaren manipulazioak arrisku handia dakar, ez bakarrik petardoak edo suziriak jaurtitzen dituztenen, baita hirugarren pertsonen segurtasunarentzat ere, gailu hauek nora joko duten ezin baita aurreikusi”, gaineratu du foru arduradunak.

Udal ordenantzak betearazterakoan zorrotzak izateko eta prebentzio neurriak indartzeko eskatu die udal ordezkariei, baina, batez ere, “norberaren erantzukizunari” heldu dio. Araudia udalerri bakoitzaren menpe badago ere, foru zerbitzuak suteak eta horien hedapena saihesteko egiten duen prebentzio lanaren barruan, gomendio hauek errespetatzeak duen garrantzia nabarmendu du:

  • Ez jaurti piroteknia gailurik suteak sor daitezkeen elementuei: ibilgailuak, edukiontziak…
  • Su artifizialak erabiliz gero, ez jaurti espazio itxietan, edo eraikinak dauden inguruetatik gertu, leihoetatik edo balkoietatik sartu, edo irisgarriak ez diren estalki eremuetan geldi daitezkeelako. 
  • Halako materialak erabiliz gero, espazio irekietan erabili, su har dezaketen materialik gabekoetan (zaborra, zuhaiztiak, begetazio hondarrak pilatzen diren eremuak…).
  • Ez erabili bengalarik, su eragileak diren materialik, eta ezta sua har dezaketen materialik ere (gasolinak, disolbatzaileak, spray-ak…).
  • Haizearen menpe gelditzen diren eta kontrolagarriak ez diren su-materialik ez erabili, bereziki faroltxo hegalariak.
  • Suak itzaltzeko bitartekoak lokalizatuak eta eskura eduki (su-itzalgailuak edo ur ontziak).
  • Su txikirik edo sute-hasierarik gertatuz gero, berehala deitu 112 larrialdien telefono zenbakira.
  • Sen ona eta zibikoa erabili, beste herritarrek festaz bakean gozatzeko duten eskubidea errespetatuz. 
  

1210