Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Garapen Agentziekin Gipuzkoaren etorkizuna eraikitzeko dugun konpromisoa, berritua

Garapen Agentziekin Gipuzkoaren etorkizuna eraikitzeko dugun konpromisoa, berritua

Akordioari esker, elkarlaneko gobernantza 200 proiektu baino gehiagotara hedatu da azken lau urtetan, 4.0 industriatik gizarte inklusiora.

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta eskualdetako hamaika Garapen Agentziek duela 12 urtetik duten lankidetza-hitzarmena berritu dute gaur goizean. Akordio hau Etorkizuna Eraikizen parte den Lurralde Garapenerako Laborategiaren sostengu nagusia da. Laborategi horren bidez, Etorkizuna Eraikizek sustatzen duen gobernantza irekiaren eta lankidetzakoaren eredua lurralde osora zabaltzeko lan egiten da. Azken lau urteetan soilik, eredu hori 200 proiektu baino gehiagotan aplikatu da, 4.0 industrian edo Elkar-EKIN Lanean proiektuko gizarteratze-sareetan, besteak beste. "Akordio hau berritzeak elkarlanaren gobernantza eta Etorkizuna Eraikiz bera indartzeko aukera ematen digu, lurraldeak eta eskualdeak hurbilduz", esan du Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak.

Akordioa Etorkizuna Eraikiz Gunean egin den lan jardunaldi batean berritu da. Olanorekin batera, ekitaldian parte hartu dute baita ere Jabier Larrañaga Sustapen Ekonomiko, Turismo eta Landa Inguruneko foru diputatuak; Maite Peña Gizarte Politikako foru diputatuak eta Jose Ignacio Asensio Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako foru diputatuak.

Garapen agentzian aldetik, bertan izan dira Beterri-Buruntza Udalak agentziako lehendakari den Maria Jose Izagirre eta zuzendari den NereaYurrebaso; Bidasoa Bizirik-Bidasoa Activa ordezkatzen, Miguel Angel Paez zuzendaria eta Eva Fernandez zuzendaria izan dira; Debagoienako Mankomunitatetik Maite Anton presidentea; Debegasatik, Gilen Garcia presidentean; Donostiako Sustapena Elkartetik, Eneko Goia presidentea eta Iñigo Olaizola zuzendaria; Goiekitik, Aitor Aldasoro presidentean eta Iker Galparsoro zuzendaria; Iraurgi Berritzenetik, Javier Zubizarreta presidentean eta Begoña Beobide zuzendaria; Oarsoaldeatik, Aizpea Otaegi presidentea eta Fernando Nebreda zuzendaria; Tolosaldea Garatzenetik, Iker Urruzola presidentean eta Jose Luis Urdangarin zuzendaria; Uggasatik, Jon Luqui presidentea eta Itziar Salaberria zuzendaria; eta, azkenik, Urola Kostako Udal Elkartetik, Lourdes Salsamendi presidentea eta Idoia Odriozola zuzendaria.

Olanok, bere hitzaldian, Gipuzkoako Garapen Agentziek lurralde garapenaren alde egiten ari diren lana goraipatu du. Bere ustez, udalek sortutako erakunde hauek berebiziko garrantzia izan dute eskualdeen garapenerako. Hala ere, egungo munduan, "ezinbestekotzat" jo du elkarlana bultzatzea eta indarrak batzea, honela estrategia bateratuak garatzeko, "Gipuzkoa lurralde lehiakorragoa, kohesionatuagoa eta aurreratuagoa izan dadin". "Eskualdeek ekarpen handia egin behar dute etorkizuneko Gipuzkoa eraikitzeko prozesuan, Etorkizuna Eraikiz gidatzen ari den ahalegin kolektibo horretan", azpimarratu du.

200 proiektu baino gehiago

Hitzarmen hau oinarri hartuta, Etorkizuna Eraikizko Lurralde Garapenerako Laborategia izan da gobernantza irekiaren eta lankidetzaren eredua finkatu, garatu eta lurraldera hedatzeko erreminta. Lurralde eta eskualde mailen arteko lankidetzari esker, hainbat arlotan politikak sortu ahal izan dira, hala nola ekonomian eta gizarteratzean. "Foru Aldundiak eta Eskualdeko Agentziek helburu komun bat partekatzen dugu, gure lurraldearen garapena bultzatzea, eta estrategia horren oinarria lidergo partekatua eta bi aldeen autonomia aitortzea da", defendatu du foru arduradunak.

Lankidetza horren ondorioz, azken lau urteetan gobernantza irekiaren eta lankidetzakoaren eredua Aldundiak eta Garapen Agentziek gauzatutako 200 proiektu baino gehiagotara hedatu da, sustapen ekonomikoaren edo 4.0 industriaren esparruetan, besteak beste. Bloke honetan daude, halaber, Elkar-EKIN Lanean ekimenak bultzatzen dituen eskualdeko enplegagarritasun sareak. "Etorkizuna Eraikiz gero eta sendoagoa da maila guztietan, eta eskualdeetako Garapen Agentziak funtsezko aliatuak izan dira ahalegin horretan. Gaur berritu digun hitzarmenarekin, datozen lau urteetarako ere lankidetza hori ziurtatzen dugu", defendatu du.

"Bultzatzen ari garen gobernantza eredua heldutasunean eta sakontasunean irabazten ari da. Maila anitzeko gobernantza bultzatzen ari gara, hitzarmen hau sinatzen ez duten beste eragile batzuetara ere iristea lortzen baitugu", azpimarratu du. Gaineratu duenez, lurralde mailan gobernantza espazio berriak sortzen ari dira, Eskualdeko Garapen Agentziez eta Gipuzkoako Foru Aldundiaz gain, Eusko Jaurlaritza eta eragile ekonomiko eta sozialak barne hartzen dituztenak. Gainera, eskualde mailan gobernantza espazioak hedatzen ari dira eskualdeetako eragile instituzional, ekonomiko eta sozialekin. "Zentzu horretan, maila anitzeko gobernantza maila horiekin beharrezko lotura ezartzen du hitzarmen honek", azpimarratu du.

Bere aldetik, Ingurumen diputatuak eta bigarren diputatu nagusiorde den José Ignacio Asensiok azpimarratu du,  eskualdeko agentziek lurraldearen garapenerako oinarrizko politikak sarean eta  lankidetzan aritzeko duten garrantzia, batez ere jasangarritasun proiektuetan. Ildo horretatik, Asensiok Energia Iraunkortasunerako Estrategia ezartzeko elkarkidetza azpimarratu du, energia pobreziari aurre egitea, energi berriztagarrien erabilera sustatzea eta eraginkortasuna hobetzeko eta isurketak murrizteko ekintzak sustatzea helburu duten  planak garatzeko. Agentziek funtsezko zeregina betetzen dute proiektu horiek lurraldera hurbiltzeko eta herritarren sentsibilizazioan eta prestakuntzan laguntzeko. Asensioren hitzetan, “Plan horiek gauzatzea ezinbestekoa da gure mendekotasun energetikoa murrizteko eta eredu berri bat sustatzeko Klima Aldaketaren Aurkako Borrokarako Gipuzkoako Estrategiarekin bat, hau Gipuzkoa GK 2050 da”.

  

2305