Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Gaur hasi da txertaketa desgaitasuna duten pertsonen artean

Gaur hasi da txertaketa desgaitasuna duten pertsonen artean

Pfizer/Biontech txertoaren dosiak inokulatzen hasi da Gipuzkoako Foru Aldundia, desgaitasuna duten pertsonentzako eguneko zentroetako eta etxebizitzetako erabiltzaileei eta langileei.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin koordinazioan, Gipuzkoako Foru Aldundiak gaur hasi du txertaketa-kanpaina desgaitasuna duten pertsonen artean, eguneko zentroetako erabiltzaileen eta laguntza duten etxebizitzetan bizi direnen artean, eta horiek zaintzen eta artatzen dituzten 55 urtetik gorako profesionalen artean. Lehen egunean, Aita Menniko profesionalen laguntzarekin, Atzegiko 120 erabiltzailek jaso dute Pfizer/Biontech-en txertoa.

Egun, Aldundiko ekipoak Pfizer/Biontech dosiekin ari dira txertatzen adinekoen, desgaitasuna dutenen eta gaixotasun menta duten pertsonen eguneko zentroetako eta etxebizitzetako erabiltzaileak, eta 55 urtetik gorako langileak; AstraZenecako dosiak baliabide horietako langileei jartzen ari zaizkie, 55 urtetik beherakoei.

Gizarte Politikako departamentuak adinekoen eguneko zentroetan txertaketa 2-3 asteko epean amaitzea aurreikusten du, eta desgaitasun-baliabideetan, berriz, 2 aste barru, gutxi gorabehera. Guztira, 3.250 erabiltzaile daude baliabide horietan: 1.200 adinekoentzako eguneko zentroetan, 1.600 desgaitasuneko baliabideetan eta 450 gaixotasun mentalean.

Txertaketa egiteko, Aldundiak sei talde propio ditu, baita DYAko eta Aita Menniko profesionalen lankidetza ere. Horiek guztiek Osasun Publikoko profesionalen aldetik beharrezko prestakuntza jaso dute, eta txertaketa-kanpaina gainbegiratzeaz ere arduratzen dira. Txertaketa-prozesua arintzeko helburuarekin, txertaketa-puntuak gaitu dira Gipuzkoan, eta hara bertaratuko dira txertoa jasoko duten kolektibo guztiak, eguneko zentroetako erabiltzaile diren adinekoak izan ezik, horiek txertoa euren zentroetan jasoko baitute.

  

1794