Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Gaurtik aurrera ikusgai egongo diren Gabonetako hiru Jaiotzak aurkeztu ditu Foru Aldundiak

Gaurtik aurrera ikusgai egongo diren Gabonetako hiru Jaiotzak aurkeztu ditu Foru Aldundiak

Gipuzkoako Belenzaleen Elkarteak egin ditu eta foru jauregiko Ohorezko Sarreran egongo dira urtarrilaren 6a bitarte

Markel Olano diputatu nagusiak Gipuzkoako Foru Aldundiko Gabonetako hiru Jaiotza ezberdinak aurkeztu ditu gaur, urtarrilaren 6a bitarte, eta egunero, herritarrek ikusi ahal izango dituztenak. Aurkezpenean Gobernantza eta Gizartearekiko Komunikazio diputatua den Imanol Lasak eta Maria Castillok, Gipuzkoako Belenzaleen Elkarteko presidentak, ere parte hartu dute. Gipuzkoako Belenzaleen Elkartea arduratu da aurten ere Gabonetako elementu adierazgarri hau egiteaz eta hiru berregite ezberdin egin dituzte foru jauregiko Ohorezko Sarreran jartzeko.

Aurten egin diren hiru Jaiotzetatik lehena, ohiko jaiotza tradizionala da, Nazareteko Jesusen garaiko hebreoen bizitzeko modua irudikatzen duena. Beste biak berriz euskal estilo berritzailea dute eta bi dioramen bidez Gipuzkoako bi herriko plazak irudikatzen dira: Hondarribiko Gipuzkoa plaza eta Lezoko Gurutze Santuaren plaza. Azken bi hauetaz aritu da Olano, izan ere, “ekimen hauen bitartez lurraldeko herri eta txoko ezberdinak ezagutarazten ditugu, askotan gertu ditugunak eta balioan jartzen ez direnak”, adierazi du.

Gipuzkoako Belenzaleen Elkartea 1947an Juan Pérez Cuadradok eta Santiago Carrerok sortu zuten eta elkarte hau arduratu izan da, 1975az geroztik, foru jauregiko sarreran urtero jaiotza egiteaz, joan den legealdiaren salbuespenarekin. Euskadiko lehen elkartea izan zen eta Europako Federazioaren kide ere bada. Egindako lanen kalitatea izan da urte guzti hauetan elkartearen bereizgarria, gure mugen barruan zein kanpoan estimu handian hartutako lanak eginez.

Jaiotzaren herritarrentzako bisita ordutegia honakoa izango da: egunero 11:30etatik 13:30etara, eta 17:00etatik 19:30etara, gaurtik hasita eta Errege Egunera arte, urtarrilak 6. Abenduaren 24ean gaueko 20:30ak arte egongo da irekita.

  

2116