Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Genero Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna

Genero Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna

Asensio: “Injustizia klimatikoa munduko emakume pobreen kontrako beste indarkeria mota bat da”.

2018/11/25

José Ignacio Asensio, Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako diputatuak, Genero Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunarekin bat egin du eta adierazi du emakumeek ardatz izan behar dutela “justizia klimatikoa sustatzeko mobilizazioak eta erabakiak” hartzeko garaian. “Emakumeek pairatzen dute nagusiki injustizia klimatikoa eta horien artean emakume pobreak batez ere. Injustizia klimatikoa munduko emakume pobreen kontrako beste indarkeria mota bat da”.

 

Ildo beretik, Asensiok gogora ekarri du 2018ko urtarrilaren 16an Europako Parlamentuak, justizia klimatikoaren kontzeptua eta genero berdintasunarekin duen lotura ofizial egin zuela adieraztean klima aldaketaren eta energiaren politiketan genero berdintasuna gaineratu behar zela. Zehazki, Europako instituzio eta agintari guztiei eskatzen die klima aldaketaren kanpoko dimentsioan soilik ez ardazteko, genero berdintasunean eta emakumeen ahalduntzean ere ezagutza eta lana handitzeko, justizia klimatikoaren printzipioa garatzeko asmoz.  

 

“Injustiziarik handiena klima aldaketaren arloan da herrialde eta biztanle pobreen ondorio kaltegarriak, eta bereziki emakumeek pairatzen dituzte. Klima aldaketari aurre egiteko Gipuzkoako fundazioaren helburuetako bat da justizia klimatikoaren kontzeptuaren eta genero berdintasunarekin duen loturaren inguruan lan egitea”, ondorioztatu du Ingurumeneko diputatuak.

 

  

1465