Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Esttereotipoen kontrako #Geure ekimenaren emaitzak

Esttereotipoen kontrako #Geure ekimenaren emaitzak

#Geure kanpainaren barruan estereotipoak auzitan jartzen dituzten bideoek 371.277 ikustaldi izan dituzte

Goizane Alvarez: «Jasotako erantzunak gazteekiko elkarrizketaren lehenengo urratsa dira; etorkizunean sakondu eta garatu egin behar dugu elkarrizketa hori, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunean oinarritutako gizarte bat sortzeak guztiontzat ekar dezakeenaz jabetuta dauden gazteekin kontatu ahal izateko».

#geure kanpainari amaiera emateko, larunbat honetan ekitaldi bat egingo da, Miren Arrieta aktorearekin, Iban Garcia DJarekin, Izaro abeslariarekin, Twin Melody bikiekin eta street dance-ko Bamboo talde donostiarrarekin.

#geure kanpaina Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Gazteria Departamentuak sustatu zuen, otsailean. Kanpainaren barruan, zortzi influencerrek -Nerea Alias, Aritz Aranburu, Miren Arrieta, Asier Illarramendi, Izaro, Twin Melody eta Ohian Vega-, bi astez, 14 eta 18 urte bitarteko gipuzkoarrak Instagrameko kontuetatik berdintasunari buruz hitz egitera animatu dituzte.

Kanpainak iraun duen bitartean, 11 bideo argitaratu dituzte guztira, bakoitzak bere profil pertsonala erabiliz, eta bideoekin batera galderak planteatu dituzte, edo esaldiak hasi dituzte, eztabaida irekitzeko. Gazteriako zuzendari Goizane Alvarezen hitzetan, «ekimen honen lehenengo albiste ona da bideo hauek 371.277 ikustaldi izan dituztela, eta hori oso berri ona da, kontuan hartzen badugu bideoek, berez, hausnarketarako gonbita luzatzen dutela, neska-mutilei buruz atzemandako estereotipoak eta jokabide ereduak auzitan jarriz». Zifra horrek agerian jartzen du estrategia honen balioa. Izan ere, sare sozialen bidez, erreferente horien konplizitatea eta eredugarritasuna bilatuz, gazteengana iristea lortu dugu, normalean oso zaila baita mezu instituzionalak gazte horietara iristea. «Gazteekin konektatzeko, beraien iritziari balioa emateko eta gaitasun kritikoari irteera emateko bide berri bat da».

Kanpainaren helburua zen gazteek berdintasunaren arloan beharrezkoak diren aldaketa sozialak lortzeko bete behar duten rol aktiboa azpimarratzea, arazoak eta joerak detekta ditzaten animatuz, horiek aldatzen laguntzeko.  Era berean, #geure kanpainaren helburuen artean zegoen erantzukidetasunaren mezua zabaltzea, berdintasuna guztion kontua baita, eta bide horretan aurrera egiteko ezinbestekoa baita etorkizuneko belaunaldiak elkarrekin joatea.

Bestalde, eta #geure kanpainako influencerrek sortutako bideoen argitalpenarekin, 1.000 iruzkin baino gehiago jaso dira; horregatik, lehenengo ondorioetako bat da berdintasunarena gazteengan kezka eta erreakzioak eragiten dituen kontua dela. Horri dagokionez, gazteen parte-hartzea oso altua izan da prozesu honetan, Aldundiak aurrera eramaten dituen beste prozesuekin alderatuz gero. Banakako azterketa egin ondoren, ikusi da % 25 baino gehiago erantzun landuak zirela, proiekturako baliodunak.

«Jasotako erantzunak eta feedbackak gazteekiko elkarrizketarako lehenengo urratsa dira; etorkizunean, elkarrizketa hori sakondu eta garatu egin beharko dugu, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunean oinarritutako gizarte bat sortzeak guztiontzat ekar dezakeenaz jabetuta dauden gazteekin kontatu ahal izateko».

#geure kanpaina datorren larunbatean amaituko da, martxoak 9, Kursaalen ospatuko den ekitaldi batekin. Nere Alias kazetaria izango da aurkezlea, eta Miren Arrieta aktoreak, Iban Garcia DJak, Izaro abeslariak, Twin Melody bikiek eta Bamboo dantza talde donostiarrak parte hartuko dute.

Ekitaldia hasi aurretik, inspiratzaileak izateagatik hautatutako zortzi iruzkinen atzean dauden gazteek backstage esperientzia bat irabaziko dute, #geure ekimeneko protagonistekin. Batzuk, gainera, eszenatokira igoko dira, beren iritziak bertaratutako publikoarekin konpartitzeko.

 

Eranskinak:

  

1837