Euskal ‘influencer’ batzuek bat egin dute #geure ekimenarekin, gipuzkoako gazteak berdintasunaren alde mobilizatzeko
Euskal ‘influencer’ batzuek bat egin dute #geure ekimenarekin, gipuzkoako gazteak berdintasunaren alde mobilizatzeko
Euskal ‘influencer’ batzuek bat egin dute #geure ekimenarekin, gipuzkoako gazteak berdintasunaren alde mobilizatzeko
Euren iritziak ezagutu eta entzun nahi ditugu.
Zortzi influencer-ek –Asier Illarramendi futbolaria eta Izaro kantaria, besteak beste–, berdintasunarekin zerikusia duten galderak botako dituzte, Instagrameko beren kontuetatik. #Geure etiketaren bitartez, Gipuzkoako 14 eta 18 urte bitarteko gazteak animatuko dituzte Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Gazteria Departamentuak proposatzen duen elkarrizketan parte har dezaten.
Ekimena abiatzeko, entzute fase bat egongo da, gaur hasita bi aste barru amaituko dena. Ondoren, tratu onari eta estereotipoei buruzko galderen inguruan jasotako komentarioak prozesatuko dira, eta gero, konklusioak atera eta herritarrekin partekatuko dira.
Ekimenean parte hartzen dutenak ekitaldi baterako 200 sarrera bikoitzen zozketan sartuko dira: influencer taldearekin egingo da, martxoaren 9an, Kursaalen. Zortzi komentariorik interesgarrienek backstage-ko esperientzia bat irabaziko dute, #Geure ekimeneko protagonisten konpainian.
Itxaso: “Jakin nahi dugu zer iritzi duten gazteek zenbait gairi buruz, hala nola tratu ona, errespetua eta estereotipoak, eta balio batzuk transmititu nahi ditugu, hala nola genero berdintasuna eta aniztasuna”.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo, Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentuak gaur jarri du abian #Geure izeneko ekimena, berdintasunari buruzko elkarrizketa sustatzeko Gipuzkoan bizi diren 14 eta 18 urte bitarteko gazteen artean, euskal aurpegi ezagunen talde batek lagunduta, proiektua babestuko baitute.
Hona hemen influencer-ak: Realeko Asier Illarramendi futbolaria, Izaro kantaria, Twin Meldody ahizpak, Aritz Aranburu surflaria, Nerea Alias aurkezlea, Miren Arrieta aktorea, eta Oihan Vega DJa. Influencer horiek, bi aste hauetan, galderak botako dituzte Instagrameko beren kontu pertsonaletatik, beren jarraitzaileei berdintasunarekin zerikusia duten kontuak planteatzeko asmoz.
Kultura eta Gazteriako diputatu Denis Itxasoren hitzetan, bi helburu ditu ekimenak: “Alde batetik, jakin nahi dugu zer iritzi duten Gipuzkoako gazteek interesatzen zaizkigun eta ikaragarri kezkatzen gaituzten gaiei buruz, hala nola tratu ona, errespetua eta estereotipoak; beste alde batetik, aintzakotzat hartu nahi dugu badagoela erreferenterik genero berdintasun eta aniztasun balioak dituenik, Gipuzkoako gazteei eredugarritzat eskaintzeko merezi duenik.”
Instagrameko beren kontuetatik, eta, #Geure etiketa erabiliz –datuen monitorizazioa ahalbidetzeko–, gaurtik aurrera, eta otsailaren 22ra arte, influencer bakoitzak, bideoen bitartez, bere jarraitzaileei eskatuko die galdera jakin batzuei erantzuteko edo esaldiak bukatzeko, hausnarketarako hautatu diren gaiei buruz. Hona hemen adibide gutxi batzuk: “Kuadrillako neskak beldur dira etxera itzultzean, zeren…”, “Ikusi badut lagun bat pasatu egin dela neska batekin, nik…”, eta “Mutilek zartadaka konpontzen dute dena; guk, aldiz,...”.
Egindako galderei erantzunez parte hartzen dutenak ekitaldi baterako 200 sarrera bikoitzen zozketan sartuko dira: martxoaren 9an izango da ekitaldia, 18:00etatik 19:30era, Kursaalen, Donostian. Ekitaldi horrek, zeinean parte hartuko baitute kanpainari atxiki zaizkion aurpegi gehienek, aukera emango du gazteekin partekatzeko entzute prozesutik ateratako gakoak, eta baliagarria izango da, baita ere, mezu hau indartzeko: berdintasuna da belaunaldi gazteenek aurre egin behar dieten erronkarik handienetako bat. Interesgarrientzat edo iradokitzaileentzat jotako zortzi komentarioek backstage-ko esperientzia batez gozatuko dute, #Geure ekimeneko protagonisten konpainian.
2150