GI-636 errepidean Gaintxurizketan bide-segurtasuna hobetzeko behin-behineko neurriak jartzen hasiko da Aldundia
GI-636 errepidean Gaintxurizketan bide-segurtasuna hobetzeko behin-behineko neurriak jartzen hasiko da Aldundia
GI-636 errepidean Gaintxurizketan bide-segurtasuna hobetzeko behin-behineko neurriak jartzen hasiko da Aldundia
Felix Urkola, Bide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako diputatuak iragarri duenez, behin betiko proiektua garatu bitartean hartuko dira neurriok. Pasabide goratu bat eraikitzea aurreikusten da.
Gipuzkoako Foru Aldundiak iragarri du behin-behineko neurriak ezarriko dituela GI-636 errepidean, Gaintxurizketa parean, bide-segurtasuna eta oinezkoen segurtasuna hobetzeko, behin betiko konponbidearen garapenak aurrera egiten duen bitartean. Behin-behineko neurri horien artean, aldi baterako pasabide bat jartzea eta oinezkoentzako sarbideak hobetzea aurreikusten da. Soluzio definitiboari dagokionez, Gaintxurizketako gainetik abiatuko den pasabide goratu bat eraikitzea aurreikusten da. Gainera, Lanbarren eta Lintzirinekin lotzeko ibilbidea egiteko aukera aztertuko da, oinezkoen konektibitatea hobetzeko asmoz.
Felix Urkola Bide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako diputatuak gaur goizean Gipuzkoako Batzar Nagusietako Osoko Bilkuran jakinarazi ditu arlo horretan ematen ari diren pausoak. Bere hitzaldian, Urkolak berretsi egin du Aldundiak "behin betiko konponbiderako proiektu bat aurkezteko eta, bitartean, segurtasuna bermatzeko beharrezkoak diren prebentzio neurri guztiak aurrera eramateko" konpromisoa duela.
Behin-behineko segurtasun-ekintzak
Bide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako departamentuak, Lezoko Udalak eta Eusko Trenbide Sarea (ETS) erakunde publikoak lankidetza-protokolo bat adostu dute, lehen neurriak garatzen ari diren esparrua ezartzen duena, Urkolak adierazi duenez: "Behin betiko konponbide posiblea zehazten duen azterlan bat egin da, eta Aldundiak aurreproiektu berri bat idatzi du, norabide horretan aurrera egiteko".
Bien bitartean, "aldi baterako pasabide bat jartzeko prozesua hasi da, oinezkoek errepidea segurtasun osoz zeharkatu ahal izateko", zehaztu du diputatuak. Gainera, gune seguru bat jarriko da Salva enpresara eta Ferrene ingurura oinezkoentzako sarbidea errazteko. Horretarako, 150 metroko tarte batean igoerako bi erreietako bat kentzea aurreikusten da, eta hura oinezkoentzako erabilerara bideratzea, Ferreneko bizilagunak pasabide horretara heltzea erraztuko duena.
"Behin-behineko pasabidea jartzearekin batera, seinaleztapena, argiztapena eta bidearen balizamendua indartuko ditugu, eta Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzarekin lanean ari gara, inguru horretan abiadura kontrolatuko duen radar bat jartzea baloratzeko", gaineratu du Urkolak.
Behin betiko konponbide baterantz
Behin betiko irtenbideari dagokionez, Aldundiak Gaintxurizketa gainean hasiko den pasabide goratu bat eraikiko du, oinezkoentzako bide batekin batera, Salva inguruko bizilagunek errepidea modu seguruan gurutzatu ahal izateko. Era berean, Urkolak aurreratu duenez," ibilbide hau zabaltzeko aukera aztertuko da, Lanbarren eta Lintzirin guneekin lotzeko".
Proiektu hau gauzatzeko, inplikatutako hiru erakundeek —ETS, Lezoko Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak— hitzarmen berri bat adostuko dute, behin betiko proiektua lizitatzeko eta idazteko, azken exekuzioari begira.
Azkenik, diputatuak azpimarratu duenez," Aldundiak irekita jarraitzen du prozesu honetan sor daitezkeen ekarpen eraikitzaile guztiak jaso eta kontuan hartzeko, ahalik eta konponbiderik onena eskaini ahal izateko".
4513