Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Gipuzkoa aitzindaria da Lurraldean energia-komunitateen ezarpenean

Gipuzkoa aitzindaria da Lurraldean energia-komunitateen ezarpenean

José Ignacio Asensio: “Energia oinarrizko ondasun premiazkoa da eta bere sarbidea bermatuta egon behar du”.

2021/10/28

Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuaren ‘Gipuzkoa Energia 2050’ estrategiak klimaren neutraltasunera eta bidezko energia-trantsiziora iristeko bide-orria zehazten du.

 

José Ignacio Asensio: “Energia oinarrizko ondasun premiazkoa da eta bere sarbidea bermatuta egon behar du”.

 

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak XI. Energia Jardunaldiak burutu ditu gaur Koldo Mitxelenan, Lurraldeko Energia Komunitateen ereduen esperientzia ezagutarazteko eta erabiltzaileak protagonista bihurtzeko. Hala, arlo horretan aitzindari diren Gipuzkoako hiru herriren kasuak azaldu dira: Zumarraga, Azpeitia eta Orexa.

 

Jardunaldi hauen helburua da herritarren kultura energetikoa hobetzen laguntzea, herritarrei arlo horretan irizpide gehiago izateko informazio objektibo eta eguneratua emanez. Edizio honetan, etxebizitzek eta udal-entitateek, industria-sektoreko enpresek eta nekazaritza- eta abeltzaintza-sektoreek osatutako energia-komunitateen ereduak aztertu dira.

 

José Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatuak ireki du XI. Jardunaldi hau. Bere hitzaldian, foru arduradunak adierazi duenez, “energia oinarrizko ondasun premiazkoa da, eta haren sarbidea bermatuta egon behar da”. Era berean, Asensiok gogorarazi du Gipuzkoan dagoeneko badugula ‘Gipuzkoa Energia 2050’ energia-estrategia bat, “karbono gutxiko ekonomia berreraikitzeko politikak eta planak artikulatzeko beharrezko esparrua planteatzen duena, eta eragile publiko eta pribatu guztiei erreferentzia gisa balio duena, klimaren ekintza aktibatzeko, ingurumenerako eragin negatiboak minimizatzeko eta, kasu honetan, energiaren arloan pertsonen ongizatea zaintzeko”.

 

Energiari buruzko Jardunaldi hauetan, erabiltzaileak protagonista bihurtu dituzten Energia Komunitateen ereduak azpimarratu dira. Etxebizitza-komunitateak eta udal-erakundeak, baita industria-sektoreko enpresek osatutako komunitateak ere, baita nekazaritza- eta abeltzaintza-sektoreak ere. Hala, bertatik bertara ezagutu dugu Gipuzkoako hiru udalerriren esperientzia, arlo horretan aitzindari izan direnak: Zumarraga, Azpeitia eta Orexa. Hiru udalerrietako hartu dute parte: Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak, Eneko Maioz Orexako alkateak eta Rosa Maiza Zumarragako alkateordeak.

 

Energia-komunitate bat eratzeko eman beharreko pausoak zein diren jakiteko, Rafael Larreina EMASP kooperatibako Energia Komunitateen arduraduna izan da. Bestalde, Gironako Diputazioko Alkateen Itunaren koordinatzaileak, Anna Camp-ek, Gironak arlo horretan duen esperientzia azaldu du. Gainera, Carlos Sánchez Valentziako Udaleko Valencia Clima i Energia Fundazioko zuzendari kudeatzaileak parte hartu du jardunaldian, eta Valentziako energia-komunitateen bultzadaren berri eman du. Azkenik, Km0 Energyko kide den Xavi Massak energia-komunitateek industrian duten zereginean jarri du arreta.

 

Autokontsumorako energiaren sorkuntza banatuari dagokionez, garrantzitsua da energia sortzeko instalazioak kontsumo-puntutik ahalik eta hurbilen egotea, eta eskariaren kudeaketa askoz ere gehiago egotea kontsumitzailearen eskura, banaka edo taldeka. Zehazki, kolektibitatean, autokontsumo-proiektuak energia-pobreziaren aurka borrokatzeko, birgaitze energetikoak bultzatzeko, mugikortasun elektriko jasangarria bultzatzeko, biltegiratzeko eta mikrosareak egiteko ekimen bihur daitezke.

  

1613