Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Gipuzkoak MUGI sistema defendatu du europako eskualdeetako liderren aurrean, garraio eredurik bidezko eta irisgarrien gisa

Gipuzkoak MUGI sistema defendatu du europako eskualdeetako liderren aurrean, garraio eredurik bidezko eta irisgarrien gisa

Rafaela Romero diputatuak parte hartu du hirietan garraioa deskarbonizatzeari buruzko esperientziak trukatzeko POLIS sare europarrak Glasgown (Errresuma Batua) antolatu duen goi bileran.

2022/06/08
Romero durante su intervención en la conferencia de POLIS celebrada en Glasgow

Mugikortasuneko diputatu Rafaela Romerok parte hartu du gaur Glasgowen egin den POLISen (Tokiko garraiorako teknologia eta politika berritzaileak garatzeko Europako hirien eta eskualdeen sarea) lidergoari buruzko goi bileran, gure hirietan garraioa deskarbonizatzeko aurrerabidean lankidetzan jarduteko ezagutzak eta esperientziak aztertzeko eta trukatzeko.

Romerok 2021ean sustatu zuen Gipuzkoako Foru Aldundia sare honetan txerta zedin, hiri mugikortasunaren erronka komunak jorratzeko eta garraio konponbide jasangarriak eta berritzaileak partekatzeko. Bestalde, «Bidezko trantsizioa» mahai inguruan parte hartu du –Adam Tranter West Midlansdeko ordezkariarekin, Arie King Jerusaleneko alkateordearekin eta Eva Kail Vienako genero plangintzako adituarekin batera– pertsonen mugikortasunerako eskubidea jorratzeko eta MUGIren eredua eta bilakaera azaltzeko.

Gipuzkoako Foru Aldundiko mugikortasun arduradunak MUGI sistema balioan jarri du. Sistema hori gipuzkoarren bizitza hobetzeko pentsatuta dago, pertsonak lurraldean bultzatutako mugikortasun politiken erdigunean jartzen baititu, eta erabaki guztiei ekitate printzipioa aplikatzen baitie. Bere hitzaldian, Romerok azaldu duenez, MUGI «mugimenduan dagoen sistema bat da, pertsonek pertsonentzat pentsatutakoa ekitatearen eta justizia sozialaren ikuspegitik, jasangarritasun irizpideei ere erantzuten diena. Izan ere, pertsonei mesede egiten dien sistema batek garraio publikoa laguntzen eta sustatzen du baita ere, eta, ondorioz, ibilgailu pribatuaren erabilera murrizten du».

Madril eta Brusela, hurrengo hitzorduak
Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatua Glasgowen izango da, Gipuzkoako garraio eredua foro nazionaletan eta nazioartekoetan aurkezteko. Horren ondoren, Madrilen izango da, eta, ondoren, Europako Parlamentuan.

Lehen hitzordua ekainaren 14an izango da Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuarentzat, Global Mobility Call kongresuko garraioaren lurralde plangintza ikuspegi multimodal eta sozialetik egiterari buruzko espazioan. Kongresu hau mugikortasun jasangarriari buruzko nazioarteko erreferentziako hitzordua da eta Madrilen egingo da ekainaren 14tik 16ra.

Halaber, ekainaren 15ean, asteazkena, Romero Europako Parlamentuaren Garraio eta Turismo Batzordearen aurrean arituko da, bidaiak adimentsuagoak izan daitezen txartel multimodalak erabiltzeari buruz.

  

2421