Gipuzkoa erreferentziazko helmuga turistiko jasangarri gisa azaldu da Valladolideko Intur Azokan, stand propioarekin lehen aldiz
Gipuzkoa erreferentziazko helmuga turistiko jasangarri gisa azaldu da Valladolideko Intur Azokan, stand propioarekin lehen aldiz
Gipuzkoa erreferentziazko helmuga turistiko jasangarri gisa azaldu da Valladolideko Intur Azokan, stand propioarekin lehen aldiz
Oso zita interesgarria da lurraldearentzat; izan ere, gure eskaintza turistiko zabala ezagutarazteaz gain, Gipuzkoa turismo-sektoreko profesionalen artean gehiago ikusteko eta beste helmuga eta operadore turistiko batzuekin harremanak izateko aukera ematen du, eta, horren ondorioz, lankidetzarako eta baterako sustapenerako aukera berriak ireki daitezke
Gipuzkoak stand propioa izan du lehen aldiz Valladolideko Intur azokan
Gipuzkoa erreferentziazko helmuga iraunkor gisa erakutsi du bere burua joan den ostegunetik igandera Valladoliden ospatu den Intur Nazioarteko Barne Turismo Azokan.
Oso zita interesgarria da lurraldearentzat; izan ere, gure eskaintza turistiko zabala ezagutarazteaz gain, Gipuzkoa turismo-sektoreko profesionalen artean gehiago ikusteko eta beste helmuga eta operadore turistiko batzuekin harremanak izateko aukera ematen du, eta, horren ondorioz, lankidetzarako eta baterako sustapenerako aukera berriak ireki daitezke.
Intur azokaren 27. edizio honetan, 35.000 bisitari baino gehiago egon dira (+%9 2023tik), eta Espainia, Portugal, Frantzia eta Kubako 1.200 bat helmugek hartu dute parte. Gipuzkoak bere stand propioa izan du, eta, bertan, bere eskaintza turistikoaren aniztasuna erakusteko aukera izan du, kostaldetik hasi eta barnealdeko bailara eta herrietaraino, bisitarientzat horrek dakartzan aukera guztiekin. Izan ere, egun hauetan Gipuzkoako standera informazioa eskatzera hurbildu direnek, gehien eskatutako gaietako bat mendi-ibilbideen ingurukoa izan da; izan ere, turismo aktiboa eta naturakoa dira azken urteotan gehien hazten ari diren segmentuetako batzuk, gastronomiagatik beti distira egin duen lurraldean.
Alde horretatik, lau egun hauetan, Gipuzkoak bisitariei zein turismo-sektoreko profesionalei Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentua eskualdeekin lankidetzan, eredu turistiko iraunkor bat sustatzeko egiten ari den politikak erakusteko aukera izan du, non landa-ostatuen sareak, turismo aktiboko enpresek eta tokiko merkataritzak parte hartzen duten, tokiko produktu gastronomikoak sustatuz.
“INTURen parte hartzea oso esperientzia interesgarria da Gipuzkoarentzat; izan ere, alde batetik, lehen mailako erakusleiho bat ematen digu, ez bakarrik kalitatezko turistak erakartzeko, ingurunearekin eta gipuzkoarrekin errespetuz jokatuko dutenak; gainera, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentutik, sektoreko eskualde eta enpresekin lankidetzan egiten ari garen jardunbide egokiak ikusarazteko aukera ematen digu, erreferentziazko helmuga jasangarri gisa mantentzeko. Orain erronka handi bat dugu aurrean, Gipuzkoan turismo arloan ere aitzindari izan nahi dugu, eta turismo birsortzailean sakondu nahi dugu, hau da, bisitariek gure inguruneaz eta naturaz gozatzen duten bitartean, hauek zaintzeko eta birsortzeko aukera ere izan dezaten, beren esperientziari balio erantsi handia emanez”, adierazi du Azahara Domínguez diputatuak.
285