Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Gipuzkoak tokiko moda iraunkorrari bultzada eman dio Garberan gune eta saltoki fisiko baten bidez

Gipuzkoak tokiko moda iraunkorrari bultzada eman dio Garberan gune eta saltoki fisiko baten bidez

‘GK Green Fashion’ Gipuzkoako moda iraunkorreko klusterreko sei diseinatzailek salmenta fisikorako gune bat izango dute Garbera merkataritza zentroan, beren diseinuak ikusgai jartzeko.

2022/10/19
Corner moda sostenible

José Ignacio Asensio: “Funtsezkoa da tokiko moda iraunkorra bultzatzea eta ikusaraztea, elkarlaneko ekonomiaren, sormenaren, emisio baxuen, aberastasunaren eta tokiko enpleguaren adibidea baita”.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak “Moda Iraunkorraren Cornerra” inauguratu du Garbera merkataritza-zentroan. GK Green Fashion Gipuzkoako Moda Jasangarriaren Klusterreko diseinatzaileek saltoki fisiko bat izan dezaten, beren diseinuak ikusgarri izan daitezen, Garbera bezalako ingurune jendetsuan. Oraingoan, 6 markek beren produktuak erakutsiko dituzte urriaren 19tik azaroaren 12ra bitartean: Maider Alzaga, Telarista Urbana, Kibo, Bedford, Ekomodo eta Giovanna.

Bere hitzaldian, José Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatuak adierazi duenez, “funtsezkoa da tokiko moda iraunkorra sustatzea, elkarlaneko ekonomiaren, sormenaren, emisio baxuen, aberastasunaren eta tokiko enpleguaren adibide baita”. Era berean, diputatuak gaineratu duenez, “berriro ere Gipuzkoa ekintzara pasatzen da, tokiko marka iraunkorretako arropa herritarrei hurbilduz, eta jende asko biltzen duen merkataritza-gune batean, Garberan, erosteko aukera bihurtuz”.

Bestalde, Garberako gerente Nuria Vegasek bere ilusioa erakutsi du gune hau irekitzearekin, “Garbera berriaren filosofiaren ildotik doana, non iraunkortasuna, ekonomia zirkularra eta ingurunean integratzea baitira gure eraldatze-proiektu handi honen parametro nagusiak. Erakundeei eta gure komunitateari laguntzen jarraituko dugu, herritarrei eta gure lurraldeari ongizatea ematen dieten ekimen guztietan”.

Fast Fashion modaren industria planetako industria kutsagarrienetako bat da, prezio baxuan ondasunak etengabe erostera bideratutako ekoizpen masiboaren ereduari erantzuten diona eta ingurumen- eta gizarte-eragin handia duena. Ildo horretatik, diputatuak azpimarratu duenez, “helburua da tokiko markak eta moda iraunkorra herritarrarentzat beste erosketa-aukera bat gehiago izatea”.

GK Green Fashion Pop Up store gunea Garberako eskailera mekanikoen aurrean egongo da, eta duela hamarkada bat AEBn sortu zen dendaren kontzeptuari erantzuten dio.

  

3827