Gipuzkoak Beethovenen jaiotzaren 250. mendeurrena ospatzen du, haren 9 sinfoniak joz, 9 kontzertutan, lurralde osoan barrena
Gipuzkoak Beethovenen jaiotzaren 250. mendeurrena ospatzen du, haren 9 sinfoniak joz, 9 kontzertutan, lurralde osoan barrena
Gipuzkoak Beethovenen jaiotzaren 250. mendeurrena ospatzen du, haren 9 sinfoniak joz, 9 kontzertutan, lurralde osoan barrena
Zikloa ostiral honetan hasiko da, Tolosako Leidor Antzokiko kontzertuarekin, non Beethovenen 1. sinfonia joko duen Kamerata EusKdivariusek. Hala, Tolosan ez ezik, Beasain, Arrasate, Zarautz, Deba, Irun, Bergara, Zumarraga eta Donostian ere joko ditu Kamerata EusKdivariusek Bonneko musikagilearen 9 sinfoniak.
Harkaitz Millan, Kulturako diputatua: “Urteurrena aukera bikain bat da musikako jenio handienetako baten obrara hurbiltzeko, eta Gipuzkoan barrena ezagutzera emateko, bereziki belaunaldi berrien artean”.
2020. urtean, Ludwig Van Beethoven musikagilearen jaiotzaren 250. urteurrena ospatzen da. Efemeride hori gogoratzeko, ezin konta ahalako hitzordu eszeniko eta musikal egiten ari dira herrialde askotan, eta, bereziki, Europan. Gipuzkoan ere, gure musika-tradizioari leialtasuna zor diogula-eta, ez dugu atzean gelditu nahi.
Proiektu horren bidez, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kamerata EusKdivariusen laguntzarekin, omenaldi bat egin nahi dio konpositore apartari, eta haren musika gipuzkoar guztiengana hurbildu. Horretarako, ziklo bat programatu da, zeinarekin erakutsi nahi baita Beethovenen sinfonien interpretazioei aurre egiteko modu berri bat, Gipuzkoa osoan barrena hedatuko diren 9 kontzertuen bitartez. Harkaitz Millan Kulturako dipatutatuak nabarmendu duenez, “Urteurrena aukera bikain bat da musikako jenio handienetako baten obrara hurbiltzeko, eta Gipuzkoan barrena ezagutzera emateko, bereziki belaunaldi berrien artean”.
Kamerata EusKdivarius taldearen eskutik eskainiko diren kontzertu horien helburua da, alde batetik, denak harritzea hain leku desberdinetan jotzeagatik, eta, bestetik, Beethovenen magia musika klasikoaz interesatuta dagoen ororengana hurbiltzea.
Kamerata EusKdivariusen «Beethoven omenduz» da Beethoveni omenaldi bat egitea bere jaiotzaren 250. urteurrenean. Musikagilearen bederatzi sinfoniak joko dituzte Gipuzkoa osoan barrena. Kamerata EusKdivarius taldea ganbera-orkestra inklusibo bat da, euskal musikariz osatua, gazte profesional irrikatsuak elkartzen dituena, eta musika klasikoa modernitatearekin eta teknologia berriekin konbinatzen dituena.
Harkaitz Mendoza Kamerata EusKdivariusen zuzendariak azaldu duenez, “Beethovenen sinfoniek denetarik dute; sutsuak, delikatuak, alaiak eta liluragarriak dira, eta Gipuzkoako txoko berezi askotan koka daitezke: sorpresa ugari ditugu kokaleku horiekin, eta ziur zuregana hurbilduko garela sinfonia batekin. Musikalki erronka potoloa da honako hau, eta ziur 2020. urte honetan Gipuzkoa Beethovenen magiaz zipriztinduko dugula”.
PROGRAMAZIOA
Martxoaren 13a (ostirala) – 1. sinfonia, Tolosako Leidor Antzokia
Apirilaren 26a (igandea) – 4. sinfonia, Beasaingo Loinaz Parrokia
Uztailaren 25a – 6. sinfonia, Arrasateko Monterron Parkean
Abuztuaren 23a (igandea) – 3. sinfonia, Zarauzko Santa Maria La Real eliza
Abuztuaren 27a (osteguna) – 8. sinfonia, Debako Andra Maria Eliza
Abuztuaren 29a (larunbata) – 5. sinfonia, Irungo Euskal Jai pilotalekua
Irailaren 18a (ostirala) – 2. sinfonia, Bergarako Seminarioko auditoriuma
Irailaren 26a (larunbata) – 7. sinfonia, Zumarragako Antigua Ermita
Abenduaren 16a (asteazkena) – 9. sinfonia, Donostia
1704