Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Gipuzkoak herritarren lankidetza bultzatzen du eredu energetiko bidezkoago eta jasangarriago baterantz

Gipuzkoak herritarren lankidetza bultzatzen du eredu energetiko bidezkoago eta jasangarriago baterantz

Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak lurraldeko energia-komunitateen lehen foroa egin du, elkartzeko, ikasteko eta hitz egiteko gunea.

2024/11/25
I Foro Comunidades Energéticas de Gipuzkoa

Lurraldeko 60 energia-komunitateen ordezkariak Naturkliman bildu dira lortutako aurrerapenei buruz hausnartzeko, jardunbide egokiak partekatzeko eta baterako konponbideak aztertzeko eredu energetiko jasangarriago, bidezkoago eta demokratikoago baterako bidean.

José Ignacio Asensio: “Gaur egun 10.000 gipuzkoarrek beren fakturan aurrezten dute, energia-komunitateei esker. Helburua da, legegintzaldia amaitzean, lurraldeko udalerri guztiek beren tokiko komunitate energetikoa izatea, Gipuzkoa trantsizio energetikoan erreferente gisa finkatuz”.

Naturklimak energia-komunitateei eskainitako lehen foroa hartu du gaur. Ekitaldi horrek islatzen du lurraldeak eredu energetiko jasangarriago, bidezkoago eta demokratikoago batekin duen konpromisoa.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak antolatu du foro hori, Gipuzkoako Energia Eraldaketarako Bulegoaren (OTC) bidez, eta ikaskuntzarako, elkarrizketarako eta lankidetzarako gune izateko asmoarekin sortu da. Ekitaldiaren hasieran, Jasangarritasuneko diputatu José Ignacio Asensiok “aukerak sortzearen garrantzia” nabarmendu du, energia-komunitateek beren esperientziak partekatzeko eta trantsizio energetikoaren erronkak elkarrekin gainditzeko aukera izan dezaten.

Foru-arduradunak azaldu duenez, “badakigu energia-eredu jasangarriago baterako bidea ez dela beti erraza izaten. Horregatik, inplikatutako eragile guztiak bildu nahi izan ditugu gaur, elkar hobeto ezagutzeko, lortutako lorpenei buruz hausnartzeko eta partekatutako erronketatik ikasteko. Topaketa hori funtsezko urratsa da sistema bidezkoago, efizienteago eta demokratikoago baterantz elkarrekin aurrera egiteko”.

Foroari esker, lurraldean lortutako aurrerapen ugariak ikusarazi ahal izan dira, eta, aldi berean, jardunbide egokien trukea erraztu da komunitateen artean, garapen-fase desberdinetan. Hastapenetan daudenetatik hasi eta jada instalazioak errendimendu betean kudeatzen dituztenetaraino, esku-hartze bakoitzak eztabaida aberastu du, eta ideiak eman ditu oztopo komunak gainditzeko eta aurrera egiten jarraitzea ahalbidetuko duten baterako konponbideak aztertzeko.

Pertsonen zerbitzurako eredu energetikoa

Ekitaldian agerian geratu da energia-komunitateek funtsezko zeregina dutela energia berriztagarrietan, aurrezkian eta efizientzian oinarritutako eredu bateranzko trantsizioan. Asensiok azpimarratu duenez, “ekimen horiek herritarrei beren energia sortu eta kontsumitzeko aukera emateaz gain, sozialki bidezkoagoa eta inklusiboagoa den eredu berri bat sustatzen dute, pertsonei beren energiaren gaineko kontrola itzuliz2.

Gaur egun, Gipuzkoan herritarren 55 tokiko-komunitate eta 5 industria-komunitate aktibo daude, lurraldeko 55 udalerritan banatuta. Komunitate horiek 10.000 pertsona ingururi egiten diete mesede, eta energia-fakturen kostua % 30 murriztea lortu dute, batez beste.

Asmo handiko erronka: 88 udalerri lortzea

Jasangarritasun Departamentuak helburu gisa ezarri du Gipuzkoako 88 udalerriek beren energia-komunitatea izatea legegintzaldiaren amaieran. Konpromiso horrek indartu egiten du lurraldeak trantsizio energetikoan duen lekua, eta eredu jasangarriago eta demokratikoago baten aldeko apustu irmoa azpimarratzen du.

Beste urrats bat deskarbonizaziorantz

Foroaren esparruan, nabarmendu da ekonomiaren deskarbonizazioa dela gure garaiko erronka handienetako bat, eta energia-komunitateak funtsezkoak direla prozesu horretan. Energia berriztagarria sortzeaz eta kostuak murrizteaz gain, lurraldearen jasangarritasuna eta gizarte-kohesioa indartzen dituen eredu eraldatzailea dira.

“Sortzen laguntzen dugun energia-komunitate bakoitzak, etorkizun jasangarriago eta erresilienteago baterantz pauso bat gehiago hurbilduko gaitu. Ahalegin kolektibo hori beharrezkoa ez ezik, elkarrekin lor dezakegunaren adibide bat ere bada”, ondorioztatu du Asensiok.

Bileran izan direnek une historikotzat jo dute topaketa, Gipuzkoak energia-eredu berri bateranzko trantsizioan duen lidergoa indartzeko.

2509