Gipuzkoak hondartza-denboraldiari hasiera eman dio, hondakinik gabeko itsasertz baten alde “zatoz olatura” kanpainarekin
Gipuzkoak hondartza-denboraldiari hasiera eman dio, hondakinik gabeko itsasertz baten alde “zatoz olatura” kanpainarekin
Gipuzkoak hondartza-denboraldiari hasiera eman dio, hondakinik gabeko itsasertz baten alde “zatoz olatura” kanpainarekin
Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak eta Emaús Gizarte Fundazioak sentsibilizazio-kanpaina bat garatuko dute Gipuzkoako hondartzetan hondakinak behar bezala bereizteko eta biltzeko.
Era berean, 1.815.000 euro erabiliko dira garbiketa indartzeko, eta 150.000 euro gehiago segurtasunerako. Ahalegin horren barruan sartzen da eguzki-paperontzi trinkotzaile berriak instalatzea eta edukiontziak hareatzetatik kanpo jartzea, ingurumen-inpaktua minimizatzeko.
"Nik Hondartzak" aplikazioak bere zerbitzuak zabaldu ditu, banderen egoerari, bainatzeko uraren kalitateari eta hondartzako eta bainu lagundurako zerbitzuei buruzko informazioarekin.
José Ignacio Asensio: “Itsasertzaren eta gure itsasoen kutsadura da ingurumen-arazo nagusietako bat. Sakabanatutako zabor-fokuen % 40 kostaldean daude, eta 2023an 175.000 kilo hondakin baino gehiago bildu ziren gure hareatzetan. Ozeanoen Munduko Egunean, gure hondartzekiko eta plastikorik eta bestelako hondakinik gabeko itsaso garbiarekiko konpromisoa berretsi nahi dugu, gaikako bilketa, garbiketa eta herritarren sentsibilizazioa indartuz”.
Ozeanoen Munduko Eguna dela-eta, Jasangarritasuneko diputatu José Ignacio Asensiok Gipuzkoako hondartzen udako denboraldiari hasiera eman dio Getariako Malkorbe hondartzan. Hondartzen denboraldia ekainaren 15etik irailaren 15era arte luzatuko da. Aurten, Gipuzkoako Foru Aldundiak 1.815.000 euro bideratuko ditu, guztira, Gipuzkoako hareatzetako garbiketa indartzeko, 150.000 euroko zenbateko gehigarriarekin, hondartzetako segurtasun-laguntzaren osagarri gisa. Era berean, hondartzen kudeaketa integralerako plan berri bat egitea bultzatzen ari da, Gipuzkoako kostaldeko udalekin lankidetzan, erakunde bakoitzaren eskumen-eremua errespetatuz. Irekiera-ekitaldian izan dira, halaber, Maite Peña Zainketa eta Gizarte Politiketako diputatua, Haritz Alberdi udalerriko alkatea, Aitziber Zubillaga Emaús Gizarte Fundazioko zuzendari nagusia, Nuria Vegas Garbera merkataritza-guneko kudeatzailea eta Unai Arregi Urbil merkataritza-guneko Zerbitzu Orokorretako zuzendaria.
2024. denboraldiko lehentasuna da arreta jartzea jasangarritasunean, itsasertzean eta plastikorik eta bestelako hondakinik gabeko itsasoan, gaikako bilketa eta garbiketa indartuz eta herritarrak sentsibilizatuz "Zatoz olatura" kanpainarekin.
Zatoz olatura: hondakinik gabeko itsasertz baten alde
Udako denboraldian, Gipuzkoako hondartzetan erronka handia dugu: gure hareatzetako hondakinen kudeaketa hobetzea. Hondartzetan, askotan, hondakinak ez dira behar bezala bereizten. Horrek eragina du itsasbazterraren eta gure kostaldearen kutsaduran, eta arriskutsua da itsasertzaren jasangarritasunerako eta herritarren gozamen egokirako. Arazo horri aurre egiteko, Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak sentsibilizazio-kanpaina bat abiaraziko du Emáus Gizarte Fundazioarekin lankidetzan, ekainaren 12tik abuztuaren 18ra bitartean. "Zatoz olatura: hondakinik gabeko itsasertz baten alde" leloa duen kanpainaren helburua hondakin gutxiago sortzea da, lehenik eta behin materialak berrerabiltzea sustatuz eta, halakorik ezean, birziklatzearen bidez kontsumo osteko kudeaketa egokia eginez.
Jose Ignacio Asensio Jasangarritasun diputatuak nabarmendu nahi izan du Gipuzkoako Foru Aldundiak hondartzekin eta plastikorik eta bestelako hondakinik gabeko itsasoarekin duen konpromisoa: "Itsasertzearen eta gure itsasoen kutsadura ingurumen arazo nagusietako bat da. Sakabanatutako zaborren % 40 kostaldean daude, eta 2023an 175.000 kilo hondakin baino gehiago bildu ziren gure hareatzetan. Gure hondartzekiko eta plastikorik eta bestelako hondakinik gabeko itsaso garbiarekiko konpromisoa berresten dugu, gaikako bilketa, garbiketa eta herritarren sentsibilizazioa indartuz”.
Ideia horren ondorioz sortu zen Gauzateka, furgoneta itxurako zerbitzu mugikorra, Gipuzkoako hondartzak zeharkatuko dituena udako asteetan, bigarren eskuko materialak eskainiz hondartzan erabiltzeko: baloiak, txanoak, liburuak, palak, snorkel materiala. Zerbitzu horren helburua da ahalik eta material eta hondakin gutxien erabiltzea, erabilera arduratsua sustatuz eta herritarrak ahalik eta gehien partekatuz eta berrerabiliz. Eskaintzen diren materialak Emaús Gizarte Fundazioak eta Urbil eta Garbera merkataritza-zentroek eman dituzte.
Gauzatekarekin batera, jolas eta hezkuntza tailerrak egingo dira haur eta helduentzat, eta hondakinen kudeaketaren hierarkiaren lehentasunen ordena mantentzearen garrantzia azpimarratuko da, bereziki hondakinen prebentzioa, berrerabilera eta birziklatze egokia azpimarratuz. Besteak beste, hondakinetatik abiatuta txotxongiloak sortzea edo Lokotx Bilketa jokoa, herri kiroletan oinarritua, non parte hartzaileek behar bezala sailkatu beharko dituzten hondakinak; kanpainaren helburua da komunitatea ingurune naturalaren babesean inplikatzea, garapen jasangarrirako aldaketa posible eta beharrezkoa dela erakutsiz.
Gainera, haur eta gaztetxoentzako jarduera sortzaileak eskainiko dira, hala nola pintatzea eta ingurumena zaintzearen inguruan sortzea, eta hondakin txikiak biltzea sustatuko da, kometak sari gisa emanez. Kanpaina mahaiak, aulkiak eta eguzkitakoak dituen espazio batean egingo da, elkarreragina errazteko.
- Ekainaren 19tik 23ra: MUTRIKUKO hondartza (PORTUA)
- Ekainaren 26tik 30era: DEBA hondartza
- Uztailaren 3tik 7ra: ZUMAIAKO hondartza (ITZURUN)
- Uztailaren 10etik 14ra: GETARIAKO hondartza (MALKORBE)
- Uztailaren 17tik 21era: ZARAUZKO hondartza
- Uztailaren 24tik 28ra: ORIOKO hondartza
- Uztailaren 31tik abuztuaren 4ra: DONOSTIAKO hondartza (KONTXA)
- Abuztuaren 7tik 11ra: DONOSTIAKO hondartza (ZURRIOLA)
- Abuztuaren 14tik 18ra: HONDARRIBIKO hondartza
Sentsibilizazio-ekintzak osatzeko, udako garbiketa-zerbitzuak indartuko dira, eta kostaldeko udalerri guztietan zaintza-talde bat izango da. Era berean, ontzi arinetarako eguzki-paperontzi trinkotzaile berriak instalatuko dira, eta 2023ko denboraldian instalatutako paperontzi indargarriak mantenduko dira. Bestalde, Aldundiak udalerriei gomendatzen die edukiontziak hondartzetatik kanpo jartzea, inpaktu txikiagoa izateko eta gainezka eginez gero hondartza ez kutsatzeko.
Erabiltzaileentzako informazioa hobetzeko eta hondartzen erabilera jasangarria errazteko zerbitzuen artean, “Nik Hondartzak” aplikazioa aurki ditzakegu. Aplikazio horrek bere prestazioak zabaldu ditu, banderen egoerari, bainatzeko uraren kalitateari eta hondartzako eta bainatzeko zerbitzu lagunduen informazioari buruzko abisuen bidez. Gainera, mugikortasun jasangarria sustatzera bideratutako ibaiei, hareatzetako erabiltzaileen kontzentrazioei eta erabiltzaileri buruzko informazioa eskaintzen jarraituko du. 2020an abian jarritako aplikazioak, pandemia betean, 1.000.000 kontsulta eta 70.000 deskarga baino gehiago erregistratu ditu orain arte, eta funtsezko tresna da beharrezko prebentzio-neurriak ezartzeko, hondartzetan segurtasun- eta kalitate-indize altuenak izango dituen egonaldia ziurtatzeko.
Hondartzak Denontzat
2024. denboraldiko beste berritasun bat "Hondartzak Denontzat" proiektu pilotua da, Gipuzkoako hondartzak inklusiboago egiteko programa. Ekimen hori Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak eta Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuak sustatu dute, Gurutze Gorriarekin eta Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioarekin lankidetzan. Getariako Malkorbe hondartzan bainu inklusiboa emateko zerbitzuarekin hasi da, eta, ondoren, beste herri batzuetara zabalduko da.
Asensiok azpimarratu duenez, “jasangarritasunak gizarte-alderdi bat ere badu, non gure kostaldeetarako inklusioa eta irisgarritasun unibertsala funtsezko alderdiak diren gure hondartzen kudeaketa jasangarria egiteko”. Bestalde, Maite Peña diputatuak azpimarratu duenez, “desgaitasunen bat izatea edo mendekoa izatea ez litzateke eragozpena izan behar udako hilabeteetan hondartzaz eta bainuaz gozatzeko. Horregatik, apustu sendoa egiten dugu ‘Hondartzak denontzat’ programa zabaltzearen alde, jende gehiago erakartzeko eta gipuzkoar guztiei zerbitzu guztiz irisgarria emateko”. Zerbitzu berria Gipuzkoan desgaitasuna, mugikortasun murriztua edo mendekotasuna duten pertsona guztientzat dago irekita, eta foru-egoitzetan edo -etxebizitzetan bizi diren edo eguneko zentroak erabiltzen dituzten pertsona guztiek lehentasuna izango dute, baita hondartzaraino egokitutako garraioa eta zentrora itzultzea ere. Erabiltzaileei zerbitzua osatzeko behar dituzten laguntza teknikoak emango zaizkie, hala nola gurpil-aulkiak, makulu anfibiak, garabiak, etab”, adierazi du Maite Peñak.
2456