Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro Gipuzkoak METREX metropoli-areen sare europarraren 2025eko udazkeneko konferentzia hartuko du, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak aurkeztutako hautagaitza onartu ondoren

Gipuzkoak METREX metropoli-areen sare europarraren 2025eko udazkeneko konferentzia hartuko du, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak aurkeztutako hautagaitza onartu ondoren

Konferentziak aukera emango die METREX sarea osatzen duten berrogeita hamar hiri eta eskualde baino gehiagori Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentua egiten ari den lan-gaietan egindako aurrerapenak erakusteko, pertsonak ardatz dituzten politikekin.

Azahara Domínguez

Azahara Domínguez


Metropoli-areen Europako sarearen (METREX) 2025eko udazkeneko konferentzia hartuko du Gipuzkoak, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak aurkeztutako hautagaitza Sarearen Zuzendaritza Batzordeak onartu ondoren.
METREX sarea 50 hiri eta metropoli-area baino gehiago dituen Europako sarea da. Besteak beste, Berlin-Brandenburgo, Stutgart, Lisboako metropoli-eremua, Porto, Torino, Erroma, Viena, Stockholm, Amsterdam, Roterdam, Bukarest, Helsinki eta Kiev daude. Sarearen helburua kideen artean esperientziak trukatzea da, besteak beste, lurraldearen antolamenduarekin, hirigintzarekin, mugikortasunarekin eta jasangarritasunarekin lotutako gaietan. Zehazki, Gipuzkoako politikak bertatik bertara ezagutzeko aukera nabarmendu dute Batzordeko kideek.
Metrexek bi hitzaldi antolatzen ditu urtero. Hitzaldi horien bidez, sakon aztertzen dira azterlanerako hautatutako gaiak, hirietako eta eskualdeetako adituen arteko analisiaren eta eztabaidaren bidez. Bi egunetan zehar, tokiko politikak aztertzen dituzte adituek, eta gauzatzen ari diren moduari buruzko ikuspegia ematen dute. Konferentziak aukera ematen die Diputazioari eta Gipuzkoako eragileei Europako agintari eta adituei lurraldearekin zerikusia duten gaietan gauzatzen diren politiken berri emateko. Zehazki, hiri-berroneratze edo mugikortasun kontuetan, besteak beste.
Sareko kideentzat, mugikortasun jasangarriaren politikaren garapena zuzenean ezagutzeko aukera izango da, MUGI tarifa-sistema integratua, Espainia osoan aitzindaria eta erreferentziazkoa dena, eta erabileraren araberako deskontu-politika progresiboa duena, kolektibo kalteberak aitortzeaz gain. Era berean, lurralde-hausnarketa erakusteko eta lantzeko aukera bat da, une honetan egiten ari diren lurralde-planen (Goierri eta Urola Kosta) tramitazioaren, Pasaialdea edo Via Irun bezalako hiri-espazioen berroneratze eta berreskuratzearen edo turismo jasangarrirako politikaren eskutik, besteak beste.
Departamentu honek aurkeztutako hautagaitza Metrexeko Zuzendaritza Batzordeak aukeratu duela jakin ondoren, Azahara Dominguez diputatu sozialistak uste du "aukera ona dela esperientziak trukatzeko eta gure politika arrakastatsuak beste arlo eta herrialde batzuetara ezagutarazteko. Gure kudeaketa-eredua, pertsonak ardatz dituena, munduari ezagutarazteko ditugun aukera guztiak ongietorriak dira. Horrelako jarduerak bat datoz kanpora erakutsi nahi dugun Gipuzkoaren irudiarekin".
Ez da Gipuzkoako Foru Aldundiak konferentzia hau antolatzen duen lehen aldia, Metrex 2018an egin baitzen azkenekoz Gipuzkoan.
 

  

1442